Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere [Verlaine] [poetische samizdat]

Obra ofizialez gainera, Paul Verlainek (Metz 1844–Paris 1896) zenbait olerki erotiko argitaratu zituen. Lehenak Amies izenarekin argitaratutako sei soneto izan ziren. 1867an anonimoki azaldu ziren eta ostera Parallèlement bilduman jaso zituen, frantsesez idatzitako poesia lesbianoaren maila gorentzat jo izan dira.

Beste bi bilduma erotiko idatzi zituen: Femmes eta Hombres, maitasun fisikoaren loriari hogeita hamar olerki. Bi izenburuok autorearen bisexualtasuna azaltzen dute.

Hemen irakurgai duzun Ipurtzuloaren sonetoa Verlainek eta Rimbaud-k idatzi zuten, lehenak bi laudunak eta bigarrenak bi hirukoak. Lilyra txartela, ordea, Femmes, liburukoa duzu. Institutu eta lizeo orotan ikasi beharreko bertsoak, ezbairik gabe!

Sarri asko, City-aren eta Wall Street-en kanitxe akademikoek esaten digute geure literaturan modernotasuna Espainiako Erreinua demokrazia burgesera heldu zenean iritsi zela. Ekarriak eta Klasikoen gordailua tresna zibernetikoei esker, badakigu 1930ean Lauaxetak Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi egunkarian lau olerki argitaratu zituela. Mais c’est pas grave!

Andreas eta Gudrun

Hementxe duzu burkide pedeefea:

27 paul verlaine

Hementxe Lauaxetaren beste itzulpenak:

Poema itzuliak Klasikoen gordailuan

Ipurtzuloaren sonetoa

Krabelin morea bezala iluna eta zimurtua,

bitsean umilki ezkutatuta arnasten du,

maitasun zoko hezea, ipurmasaila zurien ihes goxoa jarraitzen duzu ertzaren erdiguneraino.

Esne malkoen pareko harizpiek

egin dute negar, haize krudelak bultzatzen ditu

tuparri gorrixkazko odolbildu txikietan zehar

maldak deitzen zituen lekuan galtzeko.

Nire ahoak sarri egin du bat bere bentosarekin.

Nire arima, koito materialaz jeloskor,

bere irtengune basatia eta negar zotinen habia izan da.

Konorterik gabeko oliba da eta txirula mainatsua

praline zerutiarra jaisten den hodia da

hezeguneetako Kanaan emea da.

[2011]

Lilyra txartela

Nire aberkide txikia,

jakinaraz iezadazu gaur gauean

nire atea jo eta ni ikustera etorriko zarela.

O nire jateko gogo handien araberako

muxu handi eta txikien

parranda eskandalagarria!

Baina zure gosea horren mizkina al da?

Lehenik, zure ezpainak musukatuko ditut,

den-denak, nire postre gogokoena da,

eta ditudan manera onak,

bizi izandako beste hainbat gauzetan bezala,

irrikaz eta konbentzimenduz beteak dira!

Zure hatz ederrak pasako dituzu

nire apostolu bizar nahasitik

eta nik zurea laztanduko dut.

Eta zure liliaren eztarrian,

non nire erredurek arrosak jarriko dituzten,

nire ahoa jarriko dizut sutan.

Alferrik galduko dira nire besoak jokoan,

zorabiatuta, gerripeko eta beheragoko

gauza onak izango dituzte inguruan.

Eta nire eskuek, borroka zoroan

zure esku gaizki haserretuekin,

ipur-zaplastekoak lausengatuko dizkizute

atzealde eder horrek nire saiakera guztiak

hertsatuko ditu, orduan tentetuko du

ire grabitatea zure zentrorantz.

Nire txanda denean zaplast. O diotsut: sartu!

[2011]

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

Zer duzu buruan “Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere [Verlaine] [poetische samizdat]”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak