“Enpresa gertu egoteak kalitatezko unibertsitate masterrak eskaintzeko bidea ematen digu”


Josu Galarza MONDRAGON UNIBERTSITATEko Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoa dugu eta berak azalduko digu Arrasateko zentro honen Unibertsitate Masterren eskaintza zertan datzan, eta gradua bukatu ondoren zergatik oso interesgarria izan daitekeen ikasketa ziklo berri honi eustea.

Zergatik Unibertsitate Master bat ikasi MONDRAGON UNIBERTSITATEAN?

  • Unibertsitate Master hauen bidez gaur egun enpresek eskatzen dituzten jardueretan edo jakintza-eremuetan espezializatu eta kualifikazio maila altuagoa eskainiko die ikasleei. Graduko hiru-lau urteko ikasketak irteera profesional interesgarria eskaintzen du, baina masterrak beste espezializazio maila bat ematen du eta oso formazio osatua lortzen dute ikasleek.

Zeintzuk dira zuen eskaintzaren ezaugarri nagusiak?

  • Oso praktikoak dira.
  • Espezializazio handikoak.
  • Enpresatik gertu daude eta enpresekin harremanak bultzatzen dituzte.
  • Naziortekotzea helburu dute.

Enpresekin eta ikerketarekin lotura handia izateak zer balio berezi ematen die master hauei?

  • Enpresa gertu egoteak kalitatezko master akademikoak eskaintzeko bidea ematen digu. Gure enpresei erantzutera dator gure eskaintza eta horrek arrakasta eragin digu. Master guztietan ikerketa da beste elementu nagusi bat eta ikerlarien perfila lantzen dute.

Zein da Eskola Politeknikoaren Unibertsitate Masterren Eskaintza?

Ingeniaritza arloko bost master eskaintzan ditugu:

  • Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa
  • Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza
  • Industria Ingeniaritza
  • Sistema Txertatuak
  • Energiako eta Potentzia Elektronika

http://www.mondragon.edu/masteresuniversitarios/