23 pentsamendu “Antzeko parezido: Ludger Mees eta Rufi Etxeberria”-ri buruz

  • Itxuran izan beharko dute antza, bestelakoan batere ez. Rufi euskaldun abertzalea da, Mees… beno, euskaraz ikasi duen bat.

  • Kuriosoa zeharo. Orain euskaraz ikasiko duen jendea = euskaldunduko den jendea = euskalduna izango den jende berria ere ez dugu nahi (edo nahi ditugu baina ez ditugu euskalduntzat hartuko) baldin eta entzun nahi ez ditugun gauzak esaten hasten badira edota gure herrira ikuspuntu ez-ongietorriak ekartzen badituzte…horrela bai itoko garela gure garbitasun klaustrofobiko komunitario koherentean…

  • Oso sinplea da: Rufi abertzalea da, eta Mees euskara ikasi duen pertsona bat, alegia, euskaradun bat. Euskalduna ere bai? Beno, iritziak daude. Abertzalea ez dela, horretan dudarik ez dago. Hara hor desberdintasuna. Nik ez diot «euskalduna izango den jende berria ere ez dugu nahi», hori zuk diozu. Bien arteko ezberdintasun nagusia zein den esaten ari naiz. Egia osoa esateko, beste diferentzia bat ere badago: ez dut imaginatzen Etxeberria alemaniera ikasi eta alemanei lezioak ematen hastea. Mees-ek horixe egin du gure artean, batzokiarekin bat eginda eta Josu Jon Imazen txalo beroak jasoz. Norberak bere iritzia izango du Etxeberria, Mees eta Imazi buruz, baina egia egia da.

  • Gari, arazoa ez da Mees euskaldunei lezioak ematen ari dela, baizik eta ematen ari den lezio hori ez dela zure gogokoa.

    • Pello Andrearriaga 2012-04-22 19:54

      Euskaraz ikesten duen orok ez dira abertzaleak, gazteleraz ikasten duen orok espainola ez den bezalaxe. Meesek esaten duena gogoko, edo ez, izan dezakegu, baina, egia dena abertzalea ez dela, edo gutxienez euskal abertzalea, orduan, zertara datoz alderaketak? Bego Mees berearekin eta Rufi politikoa denez erka dezagun Urkullu, Arnaldo, edo Basagoitirekin.

    • Ez pentsa, sinpleagoa da: nire ustez Mees ez da lezioak ematen ari, horretan saiatzen baizik. Batzokian kasu handia egoten diote, eta beste inork ez. Bere buruaz oso gustura egongo da eta hori ondo dago, pozten naiz beragatik eta zuregatik.

  • @Gari, “alegia, euskaradun bat. Euskalduna ere bai?” diozu. Serios? Zer da ba “euskaradun” gaizki idatzitako “euskaldun” hitza ez bada? Agian hemendik euskaldun ez den bat zeu izango zara. Neuri ere irudia txorakeri galanta iruditzen zait, argi da Rufi Etxeberriaren eta Ludger Mees alde aniztik direla ezberdin, baina ez dut ulertzen Mees gaitzesteko hartu duzun beta. Euskal Herrian jaioa ez dela diozu arrazoitzat baina muinean sumatzen dena da bere iritziak deserosoak zatzaizkizula. Neu ere ez nator bat bere iritziekin baina bere jatorritan oinarrituta mezpretxatzen duzula ikusteak higuina eragiten dit.
    Horrelakoa al da benetan gure herria atzerritarrentzat? Eta bereziki euskaraz ikasten duten atzerritarrentzat? Espero dut ezetz.

  • Lasai, Ander, ez daukazu horrela jarri beharrik, gizona. Haserretzeko gogoa badaukazu, aurrera, baina ez autoestimulatu nik esan ez dudanarekin. «Euskal Herrian jaioa ez dela diozu arrazoitzat» zure asmakeria da. Dagoeneko azaldu dut nire iritzia Ludger Mees-i buruz eta ez noa errepikatzea. Hori bai, Meakaur, LectionMan, Ander… zuen ustea bada gizon honek euskara ikasi duelako nolabaiteko miresmena merezi duela, ondo, baina ni ez naiz iritzi berekoa. Urteak daramatzat Mees-ek abertzaleak nola egurtzen dituen ikusten, jainkotuta, eta ematen duenak hartu ere egin beharko du, ezta? Mees alemana, rubioa, unibertsitateko irakaslea eta batzokizalea izango da, baina niretzako euskalduna ez da. Ni Alemaniara joan, alemana ikasi, eta CDUko kide egiten banaiz… alemana izango ote naiz automatikoki? Eta Nigeriara joan, hango hizkuntza ikasi, han bizitzen jarri… eta nigeriar bihurtuko ote naiz? Ke ba. Kontua da euskaldunak hain akonplejatuta gaudela, ezen tipo “listo” bat azaltzen bada euskaraz hitz egiten orgasmoak eta dena edukitzen ditugula, nahiz eta ahoa zabaltzen duen bakoitzean herri honetako zati handi bat iraintzeko izaten den. Honelako dezente ikusi ditugu dagoeneko, ikasteko adina.

    • Barkatu ba esan ez zenitun hitzok zure ahoan jartzea. Arrazoi puntua edukiko duzu, eta zure iritzia den artean errespetagarria. Baina oker zabiltza euskaldun ez denarekin. Euskalduna da euskaraz dakiena, eta Meesek aski ondo daki. Euskal herritarra denentz? Bestelako kontua. Nigeriar hizkuntzak bostehundik gora dira, yoruba ikasten baduzu ez zara nigeriarra izango baina nire mirespen apur bat erdietsiko duzu.

      • Nik ere barkamena eskatu beharko dut, beharbada zakar samar idatzi dudalako. Nik mirespena diet, eta handia gainera, euskaldunberri guztiei. Bai horixe. Hamar urte daramatzat inglesa ikasi nahian… badakit zer lan den. Eta are mirespen handiagoa bertako askoren utzikeria ikusirik hizkuntzarekiko… eta beste gauza askorekiko. Identitatearen kontua delikatua da: nor erabakitzen du? Norberak? Besteek? Estatuak, NAN dokumentuaren bidez? Kuriositatez, hiru aleman euskaltzaren biografia txiki-txikiak jarriko ditut hemen, iturriak aipatuz. Ondorengo post-etan doaz.

  • Schuchardt, Hugo.

    Hugo Schuchardt Gotha-n jaio zen 1842an eta Graz-en hil 1927an. Hizkuntzalari eta euskaltzale alemaniarra izan zen. Erromanista zen eta, hizkuntza erromanikoez gain, erromanikoak ez diren hizkuntzek dituzten latinaren hondarrak aztertu zituen (albaniera, hizkuntza zeltikoak, hungariera). Bide horretatik iritsi zen euskarara. 1887an Saran egon zen eta urtetan euskararen azterketan aritu zen. Agustin Etxeberri izan zuen euskara irakasle.1893an euskal aditzari buruzko lan bat argitaratu zuen, “Baskische Studien I.”, ordu arteko euskal linguistikaren mugarria. Linschmann-ekin batera, Leizarragaren Itun Berria berrargitaratu zuen (1900) eta ondorengo urteetan euskarari buruzko beste lan asko argitaratu zituen alemanieraz. Euskararen jatorriaz arduraturik, Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semitikoak eta berberea eta beste hainbat ikertu zituen. Euskaltzain ohorezkoa eta beste 25 akademiatako kidea, eta lau unibertsitatetako “honoris causa” doktorea izan zen.

    Iturria: Harluxet

  • Gerard Bähr

    (Legazpi 1900- Alemania 1945) Gipuzkoan jaioa eta Alemanian
    errusiarren kontrako gerlan hila dugu. Guraso alemanak izan arren euskaraz
    ikasi zuen, eta hizkuntzalari gisa Euskera (1931, 34) eta RIEV-en idatzi zuen
    ahaidetasun hitzez, mitologiaz, eta euskararen etorkiaz. Haren tesia Baskisch
    und Iberish (Euzko Jakintza, 1948) aski interesgarria da, bi hizkuntzetako
    deklinabideak erkatzen dituelarik.

    Patri Urkizu

    Una variante de la misma leyenda, recogida más tarde (año 1926)
    en el mismo pueblo por el eminente lingüista alemán Gerard Bähr, es
    la siguiente, tal como éste me la remitió poco antes de su muerte

    Eusko-Folklore
    (Publicación del Laboratorio de Etnología del G. de C. N. Aranzadi de la R. S. V. A. P.)
    Año 41 . San Sebastián (Museo de San Telmo) Julio-Diciembre 1961

  • Dr. Haensch Euskaltzaleak Eraman Du Munich’ko Unibersidadera

    Günter Haensch, euskaltzale eta lexikografo alemanari elkarrizketa
    Euskera Alemanian
    Dr. Haensch Euskaltzaleak Eraman Du Munich’ko Unibersidadera
    Gure giron au, Gunther Haensch da, alemanitarra bera, ta “Sprachen und Dolmetscher-lnstitut”eko zuzendari Munich’en. Ori guzia ta euskaltzaillea gaiñera. Espaiñia’n zear, ogeitaka urteak eraman ditu, ta bere izena zabaldua dago, bere «Español-Aleman» eta .”Aleman-Español”, iztegien bitartez. Ba-ditu beste iztegi bereziak ere, diplomazi-iztegia, makazaritza-iztegia, geopolitika-iztegia, lege ta turismo iztegia t. a… Gure galderei erantzun azkarra ematen die:

    Ni sarri etorri oi naiz alde ontara; urtean bi aldiz asketan. Itzbiltzailleak bere gaia erriaren aotik jaso bear du, noski.

    Aragoi’ko Mendietan

    Haensch doktorra, gizaki aundia ta ille-gorria da. Babieratar jatorra, iñolaz ere. Izketalari jantzia da. Orrela ikasi du gaztelera ta katalana, ta izkera auetan emanak ditu bere itzaldiak noizean bein. Euskerak bere lan ortan ba-du bere mamia.

    Noiztik ezagutzen dezu euskera?

    Aspalditik oso sartua bizi izan naiz euskal-kezketan. Ba-det liburutegi jantzia euskeraz emana. Donosti’ko «Julio Urkixo Mintegia ikusia det, eta beti ere nere ar-emanak etezeke izan ditut, Mitxelena, Irigarai, Frantzizko Etxeberria, Iribarren eta beste euskalariekin. Mitxelena’ rekin batean egiña det lan bat, euskera alemanitarrei ezagutu-arazteko. Oiñarri bat da berau, Alemania’n euskera ikasi nai dutenentzat.

    Euskal-ikasaldirik egin al-dezu?

    Ez esatekorik, baiña beti ere sail ortan agerralditxo batzuek egiñak ditut. Ala ibilli izan naiz zazpi udaralditan, nere pardela bizkarrean nuala, Aragoi’ko mendietan, izkelgi. arrastoak biltzen. An, euskal-aztarraneko itz asko arkitu ditut. Onela, lendik Kruger, Giese ta A. Kuhn’ek egindako lanak, nere aldetik luzatu ditut.

    Euskera Munich’en

    Ta gerokoan, euskera arrotzeko zerbait egitekotan al-zera?

    Bai orixe. Ortarakotxe nago, ain zuzen, emen. Nere lanari bere bidea zabaldu nai diot. “Euskalduna kanpotik ikusia” izeneko zerbait izango da nere egitekoa. Lan orretan, kanpoko jakintsuak, euskerari buruz ixuri dituzten iritziak bildu nai nituzke. Orrelako zerbait egiña det
    Beste nere lanbidea, euskera Munich’ko Unibersidadean sartzea det asmo. Tovar’ek Tübingen, Suabia’n egin duanaren antzeko zerbait egingo genduke orrela Babiera’n ere.
    T.M.
    Günther Haensch, lexicógrafo y vascófilo alemán
    Gunther Haensch euskaltzale ta itz-biltzalle famatuari esker Babaria’ko uri buru dan Munich’en euskera, gure euskera goxoa entzungo da.

    ARGIA

    T.M.

    269. alea
    1968-04-28

  • Ludger euskalduna da. Euskaldunen adieretako bat “euskara duena”. Euskaldunak euskaraz dakiten guztiak dira. Bai ala ez?
    Hori zalantzak jartzea ez zait ondo iruditzen.

  • Gari, zuk esaten duzunarekin, iruditzen zait euskalduna terminoari euskaraz dakiena (nik hitz egiten duena esango nuke) baino abertzale esanahia ematen diozula. Horrela da?

  • Ea, kontua da euskalduna zer den definitzea. Zuetako gehienen ustean hizkuntza ikastea nahikoa da euskaldun izateko. Beharbada, arrazoi duzue, baina nik ez daukat hain garbi; are gehiago, niretzat Eva Forest Ludger Mees baino euskaldunagoa zen, identitatea graduatu badaiteke. Eta ez abertzalea zelako; Baztango UPNkoak ez dira abertzaleak, baina euskaldunak bai. Alegia, euskal naziotasuna edukitzeko hizkuntza ezagutzea baino zerbait gehiago behar dela. Zer? Bakoitzak jakingo du zer baloratzen duen. Adibide bat jarriko dut: ni orain Nigeriara banoa, eta han nigeriarrez hitz egiten ikasi, eta “Nigeriak hobe luke Kamerunekin bat egin” entsaioa idatziko banu… nigeriarra izango nintzateke? Bai, benetan?

  • Nahi beste sailkapen eta graduazio egin ditzakezu Gari. Baina gauzak ez dira zuk nahi bezala, gauzak badira. Zuk esan arren euskal amerikanuak ez direla amerikanuak eta soilik direla euskaldun, badira euskal amerikanuak, badira euskaldun, eta badira amerikano, zuk nahi izan ala ez nahi izan, zuri gustatu edo ez gustatu. Eta ados ez bazaude, sinisten ez baduzu edo gustatzen ez bazaizu, pena. Agian Amerikanuak pelikula ikusi eta iritziz aldatuko duzu.

  • Meakaur, ez zaitez berotu eta erantzun: nigeriar nintzateke?

  • >>ni orain Nigeriara banoa, eta han nigeriarrez hitz egiten ikasi, eta “Nigeriak hobe luke Kamerunekin bat egin” entsaioa idatziko banu… nigeriarra izango nintzateke?

    Ba, “Nigeriak hobe luke Kamerunenekin bat egin” dioen nigeriar bat bezain nigeriarra edo hura bezain ez-nigeriarra.

  • Nire ustez, kontua oso sinplea da berez, baina ederki (eta alferrik) korapilatu dugu azken hamarkada hauetan.

    -DUN atzizkiak “duena” esan nahi du euskaraz. Adb. txapeldun: txapela duena; bizardun: bizarra duena; euskaldun: euskara duena. Eta abar.

    Euskara (dakien eta erabiltzen) duena EUSKALDUNA da. Sentimendu nazionalak eta abarrek ez daukate zer ikusirik termino horretan. Gazteleraz “vascoparlante” edo “vascófon@” izango litzateke baliokidea, baina ez “vasc@”. Hor egin dugu akatsa, eta esango nuke, nahasmen hori abertzale erdaldunen mesederako izan dela.

    Euskaldunon artean, oraindik ez dugu adostasunik lortu “vasc@” (jaiotzez edo sentimenduz) euskaraz esateko. Nire ustez, “euskal herritar” da egokiena, baina akaso beste batzuek nahiago dute “euskotar” edo dena delakoa. Gogoan hartu ezker abertzaleak “Euskal Herritarrok” izena eman ziola bere alderdiari, eta ez “Euskaldunok”.

    Gertatu izan zait, “euskalduna da?” galdetu eta “bai, hemengoa da” erantzuna jasotzea. Baina nik ez dut hori galdetu, “Euskaraz badaki?” esan nahi nuen.

    Horrenbestez, eta adibide praktikoak ematearren: Jorge Oteiza euskal herritarra zen, baina ez euskalduna; Ludger Mees ez da euskal herritarra (jaiotzez behintzat), baina euskalduna da; Eva Forest ez zen euskalduna, baina beharbada euskal herritarra bai (sentimenduz); Carlos Iturgaiz ez da euskal herritarra (jaiotzez bai, ez ordea sentimenduz) baina euskalduna bai.

    “Euskaldun” hitzak garbiketa on bat behar du. Esan gabe doa, nire iritzia da. Agian oker nago, eta horrexegatik, eztabaida lasairako prest.

  • Nik uste zuzen zabiltzala, ipuntu. Onartu behar dut azalpen egokia eman duzula eta hausnarketarako balioko dit. Eskerrik asko.

  • Ez horregatik, Gari. Balio badizu, pozten naiz. Ea eztabaida zabaltzen dugun. Segi fin!

  • Beñat Muguruza 2012-04-27 11:15

    Iepa!
    Ni ere ipunturekin nahiko ados nago. Halere, agian Eva Forest berari galdetu beharko genion zertzat zuen bere burua. Gu ez gera nor bera sailkatzeko. Bestalde, ez dut ulertzen Iturgaitz euskal herritarra ez izatearen kontua. Are gehiago: nere ustez, Iturgaitz euskal herritarragoa da euskalduna baino, bere ideologia gorabehera. Euskal Herrian jaio eta hazi da. Independentista ez izateak egiten al du Iturgaitz ez-euskal herritar? Publikoki esan al du berak ez dela euskal herritarra? Ezin al da euskal herritarra eta espainola/frantsesa izan aldi berean? Ea azaltzen diguzun…