Sare sozialen menpe bizi zara?

2012-04-13 10.12.43Telebistak menpeko egin gintuen bezala, internetek eta batez ere sare sozialek ere biztanleriaren zati handi bat preso hartu dute, batez ere smartphoneen zabaltzearekin. Sarean barrena, test bitxi honekin egin dut topo, norberak sare sozialekiko duen mendekotasuna neurtzeko. Jarraian ikus ditzakezun galderetako lau edo gehiagori (%20 edo gehiago) “bai” erantzunez gero, sare sozialekiko nolabaiteko mendekotasun arazoa duzula esan daiteke. Testa ez da inondik ere zientifikoa, ez du psikologo talde batek egin, blogari batek baizik; baina jolas modura ez dago gaizki.

1. Jatera zoazen guztiaren (afari, bazkari, postre, edari…) argazkiak sare sozialetara igotzen/partekatzen dituzu?

2. Momentu oro –edo ia– non zauden publikatzen duzu sare sozialen bidez? (Foursquare, Twitter, Facebook…)?

3. Ohera joan baino lehen zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

4. Esnatu bezain pronto zure Twitterreko erantzuank –@replies—arakatzen dituzu?

5. Zure argazkiak hiru sare sozial baino gehiagotara igotzen dituzu?

6. Ezinezkoa zaizu telebista ikustea edozein motatako beste pantaila bat ondoan izan gabe?

7. Ezin dituzu lanean 10 minutu baino gehiago eman  sare sozialak arakatu gabe?

8. Pertsona batzuei buruz pentsatzen ari zarenean beren @erabiltzaile_izena datorkizu burura izen erreala ordez?

9. Mundu errealeko zerbaitek molestatzen dizunean, berehala kontatzen duzu sare sozialean?

10. Lagunekin irteten zarenean eta komunera zoazenean, smartphonea arakatzen duzu eguneraketen bila?

11. Norbaitekin hitz egiten zaudela noizbait pentsatu al duzu “a ze aspergarria den! Twitter arakatzen egon ninteke orain!”?

12. Twitterren jarraitzen dituzun zenbait pertsonen bizitzari buruz gehiago dakizu zure familiaren edo lagunen bizitzari baino?

13. Facebookeko feed-a egunean 20 aldiz, edo gehiago, freskatzen duzu informazio berrien bila? (F5 tekla sakatuta)

14. Kotxea gidatzen zoazela zure Facebookeko egoera eguneratu duzu?

15. Pinterest erabiltzen duzu?

16. 500 pertsona baino gehiago jarraitzen dituzu Twitterren?

17. Zeure smartphoneko aplikazioetatik lau edo gehiago sare sozialetakoak dira?

18. QR koderik eskaneatu duzu noizbait?

19. Noizbait pentsatu al duzu Twitter ordainpeko bihurtuko ote den?

20. Facebookeko profil berria beste inork baino lehenago eskuratu duzu.

Galdetegi hau aukeraketa bat besterik ez da; osorik ikusi nahi baduzu, hona hemen jatorrizkoa (ingelesez): http://www.yourbalance.com.au/are-you-addicted-to-social-media-take-the-test-and-find-out/

2 pentsamendu “Sare sozialen menpe bizi zara?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak