Aurten txoznak bizilagunen etxe azpian

beasain2012ko Beasaingo festak berrikuntza batekin datoz: 1998. urtea ezgeroztik izan duten ohiko kokapena utzi eta Zaldizurreta kaleko bizilagunen etxe azpira mugituko ditu udalak.

Beasaingo festetako ingurua nolako den ikus dezazuen, mapa honetan 2011. urtera arteko kokapena 2012. urterako erabaki dutenarekin alderaturik ikusi daitezke.

Zergatik? Zertara dator aldaketa hau? 13 urteko ohitura zergatik aldatu du Beasaingo Udalak… orain? ta bizilagunen atsedenarekin zer gertatzen da?

Bizilagunek Beasaingo alkatearekin otsail aldean izan zuten bileratik zur eta lur atera zirela batek baino gehiagok jakinarazi dit. Inongo irizpide eta pertsonalitaterik gabeko alkatea. Jaunak, es lo que hay.

Pasadizo gutxi pasatakoak dira ba Zaldizurreta auzoko bizilagunak.

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

20 pentsamendu “Aurten txoznak bizilagunen etxe azpian”-ri buruz

  • Ene! Etxebizitzako bizilagunen muturren azpi-azpian jarriko dute oilategia aurten?! Zer dela eta hori? lehen zeuden tokian (100 metrora) ederki asko zeuden, ez zegoen etxebizitzarik inguruan eta festazaleok nahi adina zarata “egin genezakeen” inor molestatu gabe. Ez dut ulertzen nolatan egin duten basapiztikeria hori. Tira, agian bai, txosnak hor jarrita tabernetatik gertuago egongo direla eta modu horretan, akaso, bezero gehiago izango dituztela. Ez dakit, nire hipotesia. Baina ze kristo! Dagoeneko gainezka egon ohi dira eta! Ulertezina, benetan. Animo beasaindarrak!

  • Beasaindarra 2012-04-03 09:23

    Noski, orain arte hortxe bertan egoten ziren tiobibo eta gainerakoek ez zuten zaratarik ateratzen… Badakit ordutegiak ez direla berdinak, baina jaia herrigunetik ateratzea ez da soluzioa. Eta lehengo tokian ez zeuden ondo. Duela 20 urte zeuden ondo, toki zabala eta gertukoa zen, baina… ai.. Noski. Aurreko udalak egiten zekien gauza bakarra egin zuen bertan. Etxeak. Gaur txoznarik nahi ez dutela esanez kexatzen diren bizilagunak bizi diren etxeak. Paradoxak

  • Duela hogei urte txozna orain Raimon dagoen inguruan jartzen genuen. Taberna artean eta tabernen ordutegia errespetatuaz. ‘Beasaindarra’, ‘gezurrak buztana labur’. Egia da bestalde, tabernak diru asko ordaintzen dutela beraien lokalak beharrezko baldintzak bete ditzaten, gero konpetentzia hori jasateko baño tira!. Arazoa badirudi ez dela hor kokatzearena, erabakia nola hartu den baizik. Partehartzea berriro hankamotz Beasaingo Udalean. Hori populismo hutsa da!! Beasainen Bilduri PSOEren geroz hantza gehiago hartzen diot. Sei zinegotzitik lau, publikotasunetik bizi dira, bestea konstruktora bateko nagusi, komunikazio buru eta kazetaria kontratatu omen dute (guztiak ezker abertzalekoak) ETA PNV SALATZEN ZUTEN!!!… Lau urteren buruan DIRU GUZTIA JANGO DUTE HAUEK!!! BERDINAK ZERATE.

  • Xeskisabelen beste bat apalerako! Artikuluaren izenburua irakurrita banekien berea zela… Kar kar kar… benetan batzuek gaizki onartzen dute boterea galtzea! Patetikoa! Beasaingo Udala galdu dute, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako udal gehienak, Bizkaiko eta Arabako asko… eta horrek min handia egin die, beraiena zela uste zutelako. Ez, ez da zuena, denona da.

  • Gora txoSSSSSSSSSSSnak!!!

  • @darta: ta? Horrek ze ikusi beharra zeukik txoznak bizilagunen etxe azpian egotearekin?

  • Hau mixeria Beasaingo PNVk duena, luze egingo zaikio lau urteak (gutxienez). Xexkisabel bezalako inbestigatzaile intrepidoekin ere begira zer primiziak plazaratzen dizkiguten aizu. Txosnak eta bizilagunekin arazoak, Ikeragarri originala!!!. Euskal Herriko edozin udaletan festetako ohiko arazoa dena, salaketa artikulua.

    Beasaingo PNVkoek ez al dute argudio gehiago udalaren edo alkatearen aurka? eta ez al dutek jenderik edo zer? beti berdinak dira, Xexkisabelek zentratu eta Leonorrek errematu, hori bai ez datik ez ote diren gola bere atean sartzen ari.

  • Xabier Eskisabel 2012-04-03 22:20

    Oker zabiltzate.

    Hau EZ da gatazka politiko bat, bizikidetze arazo bat baizik, ta aipaturiko mapan agerian utzi dudan gakoari nire aurka pitokeriak bota dutenek oraindik ez diote heldu.

    Ez du inorrek aipatu bainan bazpare nik esango dut: Post hau EZ da txoznen eta defendatzen dituzten proiektuen aurkako iritzi bat, aldiz, inongo irizpide argirik gabe hartutako erabaki baten aurkakoa.

    Noski kritikatzen dudala Beasaingo alkatea: “por acción o por omisión” egoera hau onartzen duelako. Koño, txoznak bizilagunen etxe azpian jartzeko erabakia ez dute herriko kale garbitzaileek hartu! Norbaitek, ez dakit nork, behintzat hartu du eta bizilagunen iritzia kontuan izan gabe.

    BTW, anonimotasunetik txorradak botatzea zein merke ateratzen den.

  • Hi Txomin. ni ez neok PNVkoa e! Nigatik beste 80 urtez egon ditezela hortxe… baño tontoa ez neok hi! aldaketak onera egin behar dituk, eta okerrera ditukenean SALATU! Daukaten kolorea dutela. Ahaztuitzazue behinbetikoz eskema militarrak (nere alde ez dagoena nere aurka dago eta gainera politikoki neri komeni zaidan tokian kokatuko dut). Lau urte luze, martxa honetan PNVri baño, herritarroi egingo zaizkigu. Eskisabelek dionaren arabera, erabakia ‘por cojones’ hartu dik (harritzen neok alkateak ezen erabakirik hartzea) hartu dikenak hartu dikela. Ni ere txosnen alde neok erabat (urtetan egon gaittuk lanen bertan), baño diru gehio irabaztekatik jendea joditzea etzaiak ondo iruitzen. Gero ezkertiar izendatzen zeaten batzuk besteei ‘diruzale’ deitzen diozue? Deke!!

  • Atez atekoaren auzian esan nuen gauza bera: egindako gauzekin ados edo kontra egoteko irizpide nagusia bada bloke batekoa edo bestekoa izatea, gaizki goaz.
    Eta tamalez, akritizismo horretako jende ugari dugu.

  • Amonamantangorri 2012-04-04 12:59

    Atarrabiko udalak (Bildu) Iruñerrian, azkenean piperpotoa paratuko omen du udaletxeko balkoian, Nafarroako Gobernuak behartuta. Eta orain hau. Nire fede abertzale bolivarianoa kolokan dago.

    Beasain ez dut ongi ezagutzen. Oso polita mapa. Eskerrik asko.

    Beasaindar batek esplikatu behar liguke bi guneen artean zein diferentzia egon daitekeen… Nik hor inguruan etxebizitza pila bat eta jaietan lo egin nahiko duen jendea alde guztietatik ikusten dut: Beasain herri dentsoa da. Hipotesia: aurtengo tokia festagunetik gertu dagoela, eta parkingeko beste puntan, berriz, orain arte txoznak “inor molestatu gabe” jarri diren tokian, ez dagoela ezer? Izan liteke?

    Igual kapritxo tonto bat izan da, inongo “irizpide eta pertsonalitaterik” ez duen alkate baten debaldeko azioa. Edo beharbada, egon badago arrazoiren bat, harekin ados ez egonagatik ere.

    Kausa justifikatua den ala ez eztabaidatzeko, ezagutu egin behar.

    Nik badakit Barcinak Iruñean sanferminetako barraka politikoak zergatik kenarazi zituen, tartean, berak esan zuelako. Baina Beasaingo alkate honek deskolokatu egin nau. Auzokoekin bildu da, eta justifikazio tonto bat ezin eman!

    Baina hori kontatu duenak ez badu gustoko orain udalean dagoen indar politikoa, orduan, informazio hori pintzekin hartzen dut eta igual pentsatzen hasten naiz informazio horrek ez ote duen intoxikaziotik pixkat. Pixkat eh!

    Parrandazale bullosoen eta lo egiteko eskubidea dutenen arteko gatazka eternoa, Beasaingo kasu partikular hau baino zabalagoa dela uste dut.

  • “Parrandazale bullosoen eta lo egiteko eskubidea dutenen arteko gatazka eternoa, Beasaingo kasu partikular hau baino zabalagoa dela uste dut”.
    Euskal Herriko herri guztien artean bat gehiago dela kontuan izanik, zenbatetan agertzen ari den azken aldian Beasain albistari honetan.
    Beasain, Beasain, Beasain…
    Ni aspertzen hasi naiz. Ia atez-atekoari buruzko eztabaidarekin adina.

  • Beasaindarra 2012-04-04 15:54

    “Duela hogei urte txozna orain Raimon dagoen inguruan jartzen genuen.”

    Hogei borobiltze aldera esan dut, baina duela 18 urte, esaterako, gaur egun Osin,Murgil, Aldaxka eta Ertz tabernen gainean eraikita dauden etxeak eraiki aurreko orubean jartzen ziren. Gezurrak buztana labur eta gazurtiak azala lodi. Zuk aipatzen duzun txozna ere ezagutu genuen, Arrano ondoko Kubazulo bezala, baina ni txoznaguneaz ari nintzen. Agian ez zinen handik pasako. Kontzertuak ere ematen ziren bertan, Etsaiaken bat esaterako, eta Su Ta Gar-eko Borxak istripua izan zuelako bertan behera geratu eta EH Sukarrak jo zuenekoa ere bai. Ala ez zara oroitzen non zeuden txoznak?

    Ikusi al dituzu udal aurrekontuak? Zer iruditu zaizkizu? Aurreko aurrekontuen inguruan ze iritzi duzu? Ez al da dirurik despilfarratu lotsagabe?

    Tira, txoznena bezalako memoria baduzu denerako, agian hori ere ahaztu egingo zenuen

  • Ai ai ai. Ez moskeatu Beasaindarra! Bai jauna, antzerki ederretan ere parte hartu izan dut. Kontua ex dut uste bullosoak direnik,ez hoixe, inguruko tabernek ere ateratze ndute hotsa; nere ustez kudeaketa da kritikagarria. Zerorrek egingo zenukeenaz pentsa Bilduren ordez beste edonor balego boterean. Aurrekontuetaz zer esan, PNVk babestu eta aurrera aterarazi baditu! Alkateak berak zion jarraipenekoak direla aurrekontuak: NEOLIBERALAK!!!

  • Leonor, hasteko pnvkoa ez bahaiz, zein errez eta zein gogotsu sinisten deken Xeskisabelen bertsioa, zer gutxi behar duken ezker abertzalea kritikatzeko, zain hago nondik egurra emango, ez kontukin hasi niri orain, urte batzuk bazeuzkeau eta aixe atzematen diagu nondik datozen zentroak eta nortzuk diren errematatzaileak. Ziur nagok kontrako egoera balitz, hau da, txosnak toki okerragora mugitu izan balituzte, hi ere bertan egongo hintzela ezker abertzalea erasotzeko (ez kritikatzeko).

    Dena den PNVkoa ez bahaiz ere beti hago xexkisabelen zentroak errematatzeko prest, hori ikusi diagu horrialde honetan eta ziurrenik ere ikusiko diagu.

  • Arazoa ez dek PNV-Alkatea, horiek hik eta nik uste baño hobeto eramango dittuk, bestela, al tiempo! Arazoak ez dituk horren xinple, gauza ez dek arazo baten aurrean berriro enegarren aldiz biktimismotik erantzutea ” hauek nere kontra zeudek Bildukoa naizelako”, arazoa oker ez banago, Alkateak, herritar batzuren arazoak nola kudeatzen dituen baizik, berdin PNVkoa zein Bildu edo dena delakoa izan. A! Orain barraren alde horretatik gauzak beste era batera ikusten dituzuela? Ados, baño aitzakiak aitzaki, azti ibili eta ezkerrari eutsi, bide horretatik PSOE edo EBri pasatakoa pasako zaizue ta, bestela begira 24 urterekin zein soldata ponpoxoa jarri dion bere buruari alkate jaunak, eta ez dit balio konparaketa oraindik gehiago kobratzen dutenarekin parekatzea, parekatu horrenbeste goraipatzen duzuen ‘herriarekin’, baña ezkerretik, eta ez sasiezkerretik.

  • Txoznak oso ondo dare, barrakak e bai, baina Beasain Zaldizurreta kalea baino zerbait gehiago da ezta? Dena kale puta hontan konzentratzen da eta bizilagunak potrotaino gaude. Zeatik ez da festa gehiago zabaltzen?

  • hireametsikgaiztona 2013-04-16 23:14

    hi aiz hi antziano, akolitto ta ! 13 urteko ohitura?
    Lehengo urteko kontutaz hasi behar naiz, “como que no viene al cuento”. Bakizu aspaldi Beasaingo txozna gunea nun jartzen zan? Ba nike eztakit. Baño azkeneko 13 urtetan egon dan tokin EZ!!! Eta garai hoitan txoznak tokiz aldatzea etzan ohitura puskatzea izan? EEEEEEEEEEEE?
    Ueno hoixe ba! “Sin mas” idazteizut. Ta ale ea aurtengo festatan ondo pasatzezun.
    Aupa Ataun! Aupa JentilBatza!
    Onak izan PPVro!

  • […] aldameneko zubian jarriko dituela Udalak. Zurrumurru hori Beasaingo EAJrengana iritsi zenean eta iazko esperientzia ikusita, agerikoa zitzaigun BILDUK HARTUTAKO ERABAKIAK, aurten zalaparta sortuko zuela, herriko sektore […]

  • Ez duzue aukerarik galtzen lepora salto egiteko, e?

    Egia da festa gune horretan kontzentratu dela, baina pubez betetako azpialdea duen gunea da, eta hor lizentziak ematea ez da orain erabaki. Toki batzuetan bizitzeak alde on eta txar batzuk ditu. Urtean bost gautan musika izango dela? Ados. Eta beste batzuk herriko plazan bizi direlako kexatzen dira, tanborradak eta jotek ez baina Rock kontzertuek molestatzen dieten horiek.

    Irakurtzen ditudan arrazoiekin Donostian aspaldi egin zuten moduko apustua egin nahi duzula dirudi, festa herrigunetik aldentzea. Eta ze koño, festa herrian egin behar da.

    13 urte horien aurretik txoznak gaur egun…. ai…. kexatzen diren bizilagunak bizi diren etxeak dauden orubean zeuden. Hor etxeak egitea ere oraingo alkatearen kulpa al da? Eraso pertsonalegia iruditu zait eta errazkerian oinarritua.

    Neri bastante grabeagoa eta arriskutsuagoa iruditzen zait Puben lizentziak eman ziren kalea izatea bi norantzatako pasabide nagusia, eta horren alternatibarik planteatu ez izana, herria petatxoka egin delako. Eta hori ere ez du oraingo alkateak egin. Baina noski, horri buruz inork ez du ezer esaten. Zapaturen batean baten batek aurretik 20 eraman arte.

    Ondo pasa festak.