GaindegiaInfo bloga sortu da

Burukoa_eu_2Gaindegiak, blog kolaboratibo bat jarri du abian GaindegiaInfo. Bertan ikusiko duzunez hainbat eduki jorratuko dugu, baina gure xedea Euskal Herria aintzat hartzen duten eragile ekonomiko eta sozialen erreferentzietako bat bihurtzea da. Bertan Nazio garapenaren ikuspegia elikatu eta osatu nahi dugu Euskal Herria aintzat hartzen duten sentsibilitate sozio-politiko guztien ikuspegiak eskainiaz.

Edukien artean nabarmentzen dira:

  • Analisiak: euroaren lehertzea, gastu sozialen murrizketa, kanpo merkataritza…
  • Elkarrizketak: Jon Azua, Anjeles Iztueta…
  • Iritziak
  • Euskal Herria datuz datu: ekonomia eta gizarte alorreko datuen garapena eskaintzen duen saila
  • Mapak eta irudiak
  • Ikerketak eta txostenak