Arrazismoa ohikoa bilakatuta Libia “berrian”

arrazismoaBideo honetan Libiako herritar beltz talde bat ikus dezakegu zoo bateko kaiolan sartuta, eskuak lotuta eta   aurreko gobernuaren bandera libiarra jatera behartuta.

Bideoa Libiako Tawergha hirian grabatua izan zen. Bertan ikus dezakegu CNT egungo gobernu islamistaren jarraitzaileek xaxaka eta iraintzen kaiola barruan dauden beltzak: “txakurra”, “jan ezazu bandera hori”, “Ala handia da”… eta halakoak oihukatuz.

Bideoan ikusten dena bat dator Libiatik tantaka heltzen ari diren gertatzen ari denari buruzko berriekin; arrazismoa Estatu dinamika bilakatu da; torturak, bortxatzeak, kartzelatze masiboak eta erailketak eguneko ogi bilakatu direlarik.

Horretaz gain kontutan hartu behar dugu sharia, lege islamikoa, Estatu berriaren legerik nagusien bilakatu dutela; emakumeak baztertuago eta herriko aberastasunak Mendebaleko multinazionalen eskuetan utzi dituztela.

Ondo baino hobeto gogoratzen dugunez “giza eskubideak” babesteko aitzakiarekin NATOren eraso militarra gauzatu zuten, ehunka mila hildako gehiago eragin, azpiegiturak suntsitu eta zegoen gobernua kendu eta gero….. giza eskubideak masiboki bortxatuak izaten ari dira inolako lotsarik gabe. Baina orain ez ditugu bortxaketak  izenburu handietan irakurriko, ez eta aurrerakoiak, euskaltzaleak,  abertzaleak edota ezkertiarrak diren komunikabideetan ere.

Libian gertatzen ari dena urruneko oihartzun bat bezala heltzen ari zaigu, tantaka, normaltasun handiz, gure mendebaleko kontzientziak ez asaldatzeko moduan. Eta logikoa da komunikabide guzti hauen jokaera; helburua lortuta dago: Europar Batasunarako eta Estatu Batuetarako deserosoa zen gobernu bat kendu dute eta, oraingoz, txotxongiloa den beste bat jartzea lortu dute. Ez dugu atakan jarriko gure menpe dagoen gobernu bat, ez da?

Eta arrazoi horretaz gain badago garrantzitsua den beste bat:  bitarteko eta gidoi desinformatibo berbera erabiliz hau bezalako “udaberria” ezarri nahi dute Sirian, horregatik hobe da  gehiegi ez erakustea “udaberri” honek dauzkan “akats txiki” hauek.

Sirian beltzak al daude? Glup !

Zer duzu buruan “Arrazismoa ohikoa bilakatuta Libia “berrian””-ri buruz