Ofimatikako software librea ezarri du Nafarroako Gobernuak bere ordenagailuetan

libreofficeNafarroako Gobernuak bere 9.000 ordenagailutan ofimatikako software librea ezarri berri du. Toki Administrazioaren menpe dagoen Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritzak bultzatu du ekimena. LibreOffice softwarea da aukeratutakoa (euskaraz ere badagoena), eta oraingoz, bederen, lizentziapeko Windows office paketearekin batera erabiliko da. Gobernuak ez du jakinarazi noiz utziko dion ordainpeko lizentziak mantentzeari.

LibreOffice paketetik testu prozesatzailea (Writer), kalkulu-orrien editorea (Calc), aurkezpenetarako programa (Impress), eta grafiko bektorialen editorea (Draw) instalatu dira, ez ordea, datu baseen kudeatzailea (Base).

Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, lehenbiziko urratsa da hau software librea hedatzeko. Langileak ohitzea eta software librea erabiltzen hastea du helburu ekimenak, pixkanaka hau ezartzeko administrazio guztian.

Bera, 1975. Kazetaritzan lizentziatua naiz eta kultur kudeaketan aditua. Elhuyar Aholkularitzan nabil partaidetza alorreko koordinatzaile.

2 pentsamendu “Ofimatikako software librea ezarri du Nafarroako Gobernuak bere ordenagailuetan”-ri buruz

  • Iñaki Larrañaga 2012-03-08 16:43

    Bada ordua! Zenbat xahutzen ote dugu Windows eta Microsoft Office madarikatuen lizentziak ordaintzen?

  • Zaharkitua geratuko nintzen baina Libre Office edo OpenOffice? Interneten arakatzen ibili naiz eta badirudi LibreOfficek jatorrizko egitasmoa mantentzen duela OO-k alderdi ekonomikoari garrantzia eman dion bitartean. Zer diozue nik baino gehiago dakizuenok? LO-ra salto egiteak merezi al du?Gutxienez egitasmoaren kontzientzian. Zer hobesten dezue?