Zer dago lurpean?

Zer dago lurpean?

Zer dago lurpean?

Galdera horri erantzuteko asmoarekin, herritarrak lezeetara hurbildu eta lurpeko mundua ezagutzeko Mugarik Gabeko Lurpea proiektua garatu dute Euskal Herriko 8 kobazulok. Datorren igandean, martxoaren 4an III. Lezeen Eguna ospatuko dute. Ohiko bisitez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko 8 lezeetan.

 

Zortzi lezek osatzen dute Lurpea egitasmoa: Bizkaiko Koben Koba (Karrantza) eta Pozalagua (Karrantza); Gipuzkoako Arrikrutz (OƱati) eta Ekainberri (Zestoa); Nafarroako Sorginen Lezea (Zugarramurdi), Ikaburua (Urdazubi) eta Mendukilo (Larraun); eta Lapurdiko Sarakoa.

Sarrera erdi prezioan lortuko du leze hauetara igandean hurbiltzen den edozeinek. Eta gainera, bertze hainbat ekintza osagarri:

Zugarramurdin sorgin batek bisita gidatua eginen du, tartean sorginen etxeak bisitatuz, eta sorginkeriaren historia kontatuz.

Urdazubiko proposamena berezia izanen da: 13.000 urte dituzten labar-pinturak lehenengoz ikusi ahal izanen dira. Oraindik ez daude jende-aurrean ikusgai, eta igandekoa aukera berezia izanen da horretarako.

Mendukilon Aralarren erraien barrenako espeleotourra proposatu dute.

Arrikrutzen lehoiaren aurkikuntzaren berri emanen dute.

Ekainberrin bisita bereziak, historia-aurreko bizimoduaren gaineko tailerra eta labar artearren erakusketa-gela ikusi ahal izanen da.

Saran, Pozalaguan eta Koben Koban bisita gidatuak izanen dira.

Zer dago lurpean?

Bera, 1975. Kazetaritzan lizentziatua naiz eta kultur kudeaketan aditua. Elhuyar Aholkularitzan nabil partaidetza alorreko koordinatzaile.