Euzkadi eta Moskuko Lokomotiv

Gaurko partidaz (Athletic-Lokomotiv) ari nintekeen artikulu honetan umorez, baina ez, 1937ko ekainaren 24an Moskun jokatu zen norgehiagokaz ari natzaizue. Gernika suntsituta eta Bilbo erortzear zenean erbesteko Euzkadiko Selekzioak jokatu zuen partidaz hain zuzen.

Bilbora gaur bisitan datorren lagun handi baten emailak ekarri dit honako istorioa, historia, posta elektronikoko sarrera ontzira. Izan ere historiak batzuetan horrelako kointzidentziak edo paradoxak izaten ditu. Batzuetan esker onekoak izaten irakasten digu alajaina.
1937 urteko ekainaren 24an, ia erabat Athletikeko jokalariz osatutako, erbesteko Euzkadiko Futbol Selekzioak Lokomotiv taldearen aurka jokatu zuen norgehiagoka Moskun. Dynamoren zelaian jokatu behar izan zuten partida ikustera joan ziren 90.000 ikusle errusiarrek kabida izan zezaten. Ez zen txantxetarakoa zuten afizioa, bilbotarrenaren antzekoa gutxienez.

Garai hartan ordea Bilbo frankisten eskutan erortzear, Gernika suntsitua eta Eusko Jaurlaritza Turtziozera bidean zen. Euskaldunontzat garai batere xamurrak ez zirenean errusiar herriak, garai hartarako ikaragarria eta gaurko ikusmoldetik sinestezina den harrera egin zien berdezko jokalariei. Trenez hiriburura iritsi orduko jaso zuten jendearen berotasuna eta animoa euren herriaren alde Europa guztian zehar laguntza bila zebiltzan jokalariek.

Partidaren bezperan elkarrekin afaldu omen zuten bi taldeek, jokalariak mahaian bata bestearekin nahastuz jesarrita. Ardoa tarteko, kantuan eta umore onez pasa omen zuten afaria. Partida Euzkadik irabazi zuen 1-5 Luis Regueiroren golekin, gainontzekoan errusiarrak gailendu ziren goleadaz.

Gaurkoan ez dakit partidan zer egingo duen Athletikek. Gainontzean guk irabaziko dugu. Eskerrik beroenak Mosku.

Euskal Selekzioaren partiden informazio gehiago hemen.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Euzkadi eta Moskuko Lokomotiv”-ri buruz