Patricia Gaztañagari 22.000 euro ordainduko dizkio EITBk, hilero

gaztañagaVanitatis orriak jakinarazi duenez, ETBko “Voy a mil” saioaren aurkezleak, Patricia Gaztañagak, 22.000 euro irabaziko ditu hilean; saio bakoitzeko 1.000 euro. ETBn diru gehien jasoko duen aurkezlea izango aurrerantzean Gaztañaga.

Krisiaren eraginez Euskal Irrati Telebista Publikoaren aurrekontua murrizten joan da azken urteetan; 25 milioi euro inguru. Audientzien beherakadak ere ez du telebistaren alde egin. Lantaldea murrizteko erabakiak ere hartu dituzte hedabide publikoan, eta soldatak jaitsi dituzte. Garan idatzi dute “ETBren etorkizunarentzat urte erabakiorra” izango dela. Murrizketen harira, Jesus Egiruren sozialistak ETB2 katea ezabatzeko proposamena zabaldu zuen Hitzetik Hortzera saioan.

Hedabide publikoaren egoera kezkagarria ikusita, Gaztañagak irabaziko duen soldata haserre iturri bilakatu da. Kate publikoan diru gehien irabaziko duen aurkezlea izango da aurrerantzean. Aurkezle bilbotarrak ospea lortu zuen Espainiako Antena 3 kateko “El diario de Patricia” programa zuzentzen. EITBk bere alde egin du apustu ETB2ko “Voy a mil” lehiaketa saio berria arrakasta izan dadin.

Zenbat kazetarik onartuko lukete 22.000 euro irabaztea, ez hilean, baizik eta urtean?

6 pentsamendu “Patricia Gaztañagari 22.000 euro ordainduko dizkio EITBk, hilero”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-02-09 22:19

    On egin dezaiola.

    Noiz hasi ziren ETB2n talk show, reality eta prentsa arrosako programak egiten?

    Bolada hura ez zuen Suriok hasi…

  • Handik edo hemendik etorriko beharko du buelta… edo EITB pikutara joango da zuzenean. Izan ditzagun denok gogoan entitate honen sorreraren zergati eta helburuak. Gazteleraz ikusteko, aukera soberan dago.

    Guk kalitatezko EUSKAL telebista nahi dugu!!

  • Gaztañagaren kontu honetan, datuari testuingurua jartze aldera interesgarria litzateke jakitea: 1) Zenbateko audientzia duen bere saioak eta zenbat publizitate fakturatzen duen. 2)Ordu tarte horretan aurretik zegoen saioarekin, gauza berbera. 3) Gaztañagak publikoa erakartzeko zenbateko gaitasuna duen edo, beste era batera esanda, zenbatek ikusiko duen saioa, lehendabiziko aldiz bada ere, bera delako aurkezle.

  • Eta zer gertatu da Robin Food saioarekin?

  • [...] dugu ea muniziorik badagoen zuentzat. A, ba ez, sentitzen dugu, Patricia Gaztañagaren komandoak baliabide gehiago behar ditu. Logistika arazoak dira, e-ko-no-mi-ko-ak… Badakizue gauzak nola dauden, tele-terrorismoak ere [...]

  • Amorratu egiten naiz “ikusi beharko da zenbateko publikoa erakartzen duen”, “bera dagoelako zenbat publizitate fakturatzen duen” eta abar entzuten dudanean. Saio bakoitzeko 1.000 euro? Hilean 22.000 euro? Inoren lanak ez du horrenbeste balio, ezta inorenak ere. Hori garbi ez ikustea ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak