Duela 10 urte euroa ezarri zenetik prezioak %23 igo dira; soldatak %14 besterik ez

euroaEuroaren eraginpean, edo aitzakian, produktuen prezioak puztu egin direla iruditzen zaio askori. Orain dela 10 urte sartu zenetik txanponaren nondik norakoak erakusteko OCU konsumitzaileen elkarteak datu batzuk kaletaru ditu. Zenbaki batzuk harrigarriak dira.

Mitoak apurtzeko datuak egokiak dira, baina baita mitoak baieztatzeko ere. Euroa dugunetik bizitza garestitu egin da, bai bederen Espainiako Estatuan, OCUren arabera. Beste hamaika faktore ere badaude tartean, jakina.

Bataz besteko soldata %13,7 besterik igo ez den bitartean (19.802-22.511), KPI Kontsumoko Prezioen Indizea %23 dira. Alegia, lehen baino pobreagoagoak gara, bataz beste.

Hauek dira pezetatik eurora jauzi egitearen ajeak.

Eguneroko erosketan:

  • Patatak %116
  • Ogia %85
  • Esnea %48
  • Arroza %45
  • Behi haragia %36
  • Ilea moztea %36
  • Prentsa %28
  • Txerri haragia %26
  • Aparkalekuak %21
  • Autoak %7

Oro har, familia baten erosketa saskia %48 igo da 10 urtean.

Garraioa:

  • Erregaiak %82
  • Autobusa %48
  • Trena %45

Etxebizitzaren prezioa %66 igo da. Etxebizitza berriak, bataz beste, 2.042 euro metro koadroko balio zuen, orain 3.548 euro.

Teknologiaren prezioa da jaitsi den gauza ia bakarra:

  • Argazki kamera %72
  • Telebista, musika aparailu eta DVD irakurgailuak %62
  • DVD grabagailu eta bideokamerak %6
  • Etxeko elektrogailuak %4

2 pentsamendu “Duela 10 urte euroa ezarri zenetik prezioak %23 igo dira; soldatak %14 besterik ez”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2011-12-28 12:53

    Nola liteke batez bestekoa (KPI) %23 izatea, zerrendako produktu ia guztiak askoz ere gehiago garestitu badira? Jakina da KPIa ez dela aipatutakoekin bakarrik kalkulatzen, zapatak-eta ere sartzen dituztelako, baina aipatutakoak garrantzitsuenak dira, baten bat falta bada ere. Gainera, goiko datu batzuk zalantzazkoak dira: hamar urtean prentsa %28 baino ez da garestitu? Azken urteotako garestitzeari benetako neurria hartzeko, kontuan hartu behar da euroa sartu orduko soldataren ehuneko zenbat gastatzen zen etxe batean hilabetero (hipoteka/errenta, erosketa-saskia, garraioa, etxeko fakturak, zergak…) eta zenbat gastatzen den gaur egun. Hau da, hilaren amaieran zenbat diru geratzen den patrikan pintxo eta txikitoetan gastatzeko, geratzen baldin bada, noski. Eta norbanakoak kontuak ondo eginda ere, ondorioa ez litzateke erabat fidagarria izango beste datu bat ere kontuan hartu gabe: orokorrean, janarian zein arropan (bietan batez ere), produktu merkegoetara jo dugu orokorrean, baita krisian sartu baino lehenago ere. Entrekot gutxiago eta sanjakobo gehiago, alegia. Ondorioa, nire ustez, argia da: pobretu egin gara, eta asko, ez %9 bakarrik (KPIaren eta soldaten igoeraren arteko aldea).

  • [...] Isilka, habe nagusia aldatzen Mañerukoak Sortzeni <Amankomunaren aldeko irualtza kulturala Duela 10 urte euroa ezarri zenetik prezioak %23 igo dira; soldatak %14 besterik ez [...]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak