Euskararen jatorria: enigma europar bat

PagobedeinkatuAzaroaren 30 gauean,  asteazkenarekin, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskainiko du, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT izenekoa. Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi die dokumental honek.

  • Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz?
  • Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela?
  • Zergatik da hizkuntza isolatua?
  • Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?…

Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai , Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herritik bertatik ere bai.

  • Noiztik hitz egiten dugu euskaraz?
  • Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte?
  • Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berbereekin? Zeltekin?…

Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero. Bada dioenik, britainiar eta irlandarren artean, lautik hiru direla euskal jatorriko…

Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta.

Emisioa:

  • ETB1, Asteazkena, Azaroak 30, 22’40 aldera (saskibaloi partiduaren ostean).

Egileak:

  • Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
  • Produktore eragilea: Josu Erguin.
  • Errealizadorea: Juanfe Garcés.
  • Gidoia: Koldo Izagirre/Hasier Etxeberria.
  • Kazetaria: Maider Egues
  • Produktorea: Oier San Martín

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Euskararen jatorria: enigma europar bat”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak