Bai, Iruñerriko gazteria GAI da!

topak

Urriaren 21, 22 eta 23an Atarrabian ospatu zituzten topaketei jarraipena emango diete, datorren larunbatean, azaroaren 12an Zizurko Esparru gaztetxean. Honela, Iruñerriko gazteen topagune bihurtzea lortu zuten ekimen berritik ateratako ondorioetatik abiatuta, aurrera pausoak emateko gai direla erakutsi nahi dute.

Harremanei berebiziko garrantzia emanez, autokritika eta irudimena uztartzeko nahiarekin 200 gaztetik gora parte hartu zuten Gai al gara … elkarrekin harremanatzeko?,Gai al gara … ? lelopean. Topiko eta estereotipoak apurtuz, elkarlanean oinarrituz, esperientzietatik ikasiz eta gazte bakoitzaten ezinegonak abiapuntu bezata hartuz hainbat gai jorratu zituzten hiru egun arrakastatsu horietan. Besteak beste, etxebizitza, hezkuntza, sozioekonomia gaien gainean hitz egin zuten.

Topaketen antolatzaileak zoriontsu daude, topaketetan parte hartu zuten guztiekin eta baita hiru egun horietan landu, hausnartu eta zalantzan jarri ziren arlo guztengatik:?Behar genuen Iruñerriko, eta zehatzago, gazteriaren egoera aztertu eta horri aurre egiteko tresnak diseinatzen hastea, denon artean elkarlanean?. Lanerako nahiz antolatzeko espazio berriak sortzea dute helburu: ?norberak urteetako oinetako zaharrak kendu eta oinutsik ibiltzeko beharra? dutela, honela, Iruñerriko gazte mugimendua berpizteko modua delako.

Kazetaritza ikasten dabilen Barañaindarra.