Kolonen Eguna ala Herri Indigenen Eguna?

Columbus Day1492ko urriaren 12an, Kristobal Kolon Mundu Berrira heldu zen. “Ea ba, mutilok. Heldu gara. Orain lur hauek geureak dira. Segi eta har ezazue nahi duzuen guztia. Kristoren negozioa egingo dugu eta”. XIX. mende erdialdetik aurrera, AEBetan egun hori ofizialki ospatzen dute: Columbus Day, hau da, Kolonen Eguna.

Estatubatuar gehienek lanera edota ikastera joan behar ez duten egun bat bezala ikusten duten arren (jai egun ofiziala urriko bigarren astelehena da), beste batzuek kontra egiten diote, Kolonen eta Europaren ekintzak indigenen aurka gaitzesten baitituzte. Oposizio horrek indar berezia bereganatu du XX. mende erdialdetik aurrera, eta talde indigenak egon dira batik bat protesten buruan.

Kristobal Kolonen garaipen eta aurkikuntzak itzalean utzi zituzten indigenen aurka egindako krudelkeriak: Genozidioak, lurren eta baliabide naturalen ustiaketa basatia, esklabotza… Itzalean baino gehiago, gauza ontzat mozorrotu zituzten, izan ere, horrek guztiak etekin onak ekarri baitzizkion Europari. Urre eta elikagai berri franko (ez ahaztu tabakoa!), doako eskulana, kristautasunaren hedapena… Negozio itzela.

Zenbait hiri eta konderrik kontzientzia hartu dute eta eguna Herri Indigenen Egunagatik ordezkatu dute; Dane Konterriak (Wisconsin) edota Berkeley, Sebastopol eta Santa Cruzek (Kalifornia), esate baterako. Hegoaldeko Dakotan eta Oklahomako zenbait tribu gobernutan, aldiz, “Jatorrizko Amerikarren Eguna” ospatzen dute. Dena dela, Nevada, Alaksa, Hawaii eta Hegoaldeko Dakotak ez dute egun hori aitortzen. Azken biek hautazko jai-eguntzat hartzen dute.

Historia aldatzea ezinezkoa da, baina historia nola ikusi eta interpretatzen dugun moldatzea posible dugu. Akatsak zuzentzen saiatu, ahaztutakoak berreskuratu eta ahaztea merezi dutenak memorian galtzen utzi betiko.

Baina gauza da, zerk du pisu gehiago? Beti bezala eta zoritxarrez, historiako gatazketatik onik irten ez diren gutxiengoen ahotsak dira gutxien entzuten direnak.

 

Zer duzu buruan “Kolonen Eguna ala Herri Indigenen Eguna?”-ri buruz

  • […] Ez al du aurpegi latzik? Odon Elorza: Independentziari uko egin, krisiari aurre egiten lehenesteko. Bere sinismenei eta nahiei uko egiteko prest al dago politika lanbide bezala hartu duen honek? Utziko al diogu, adibidez, bake eta normalizazio nahiei haren izenean? Etxera bidaliko al ditugu Bake Konferentziara etorritakoak, krisi garaian gaudelako? Krisiaren erdian gaudenez eta Pilarika dela eta, ospatzen den Espainiar Nazioarekiko Harrotasun Egunari uko egitea eskatuko al dio berak ba bere partiduari? Enpatia maila eskaxa! Tasio Garan Luis María Martínez Garate: Beotibar, batailaren mitoa Paco Letamendia: Kukutza eredua Ariane Kamio: Udazkenak biluztu artean Xabier Gantzarain: Kakitzat Onintza Enbeita: Iparra Anjel Lertxundi: Gerra ekonomia Aritz Galarraga: Pep Bank Jose Ramon Scheiffler: Palestina Estatu bezala Vicente Boix: Justizia inbertsio bezala Rikardo Arregi: Gezurrak bistan Jose Luis Sampedro: Europa ez daga batua, ezta egongo ere Kolonen Eguna ala Herri Indigenen Eguna? […]