Amaiur aurkeztu dute Iruñean

amaiurEzker Abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak osatu koalizioa aurkeztu dure Iruñean. Hona hemen azaroaren 20ko Espainiako hauteskundeetan ezker abertzaleak izango duen irudia. Zer iruditzen?

 

Zubia irudikatu nahi izan dute.

Amaiurren Facebook orria

Amaiurren twitterra: @amaiurinfo

Amaiur aurkeztu dute Iruñean

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

21 pentsamendu “Amaiur aurkeztu dute Iruñean”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2011-10-02 19:12

    Aspaldian ez dut ikusi ikur edo logo aldrebesagorik. Amaiurko zutarria ere bazuten gauza erraz bat egiteko, baina, bai zera! Inork ezingo du ikur honen errepikarik egin ahal izango… Ez du iraungo bi asalto: errealitateak gaindituko du.

  • Gari Garaialde 2011-10-02 19:15

    Gutxien inporta zaidana Logoa da. Bildurena ere ez nuen gustuko eta begira emaitzak…

  • Galder Gonzalez 2011-10-02 20:04

    Iñakito, ados nago Garirekin, logoak ez du hainbeste inporta edukia ona denean. Baina hemen ere nik uste logoaren aukeraketa ona izan dela. Zubia da islatu nahi den kontzeptua, eta ez Amaiurko historia, konturatzen bazara.

    Geroa Bai sortu dutenek hori espero zuten, Amaiur iraganean jartzea, gaztelua islatzea, Nafarroako Erreinuari loturiko zerbait. Baina diskurtso historikoak ez du zentzu gehiegirik hauteskunde hauetan, non ez dagoen “eskubide historiko”en gaineko eztabaidarik, baizik eta “eskubide demokratiko”ena. Eta horretan zubiak eraikitzea, ezberdinen arteko akordioak egitea… da garrantzitsuena.

    Bide batez, zutarria erabili izan balute, falikoa izateaz gain, Amaiur 1512-2012 taldearen kolorea izango luke.

  • Baten batek aipatu du twitterren Zuzeuk egile eskubideak eskatu behar lituzkeela logoagatik 😉

  • Aitor Sarriegi Galparsoro 2011-10-02 23:19

    Ez zait gustatzen irudia, ez zait gustatzen letra-tipoa, eta izena ere ez zait gustatzen. Baliteke proiektua gustatzea. Nik ere bien-bitartekoa dela pentsatzen dut. Bi mundu horien bitartekoa.

  • “Logoak ez du inporta, edukia ona denean”. Ez nago ados. Eta gainera gezurra da.
    Logoa oso garrantzitsua da, izena oso garrantzitsua da, marketina oso garrantzitsua da, gure burua nola saltzen dugun oso garrantzitsua da. Badirudi EHn bereziki zaila dela hau azaltzea.
    Logoa oso eskasa iruditzen zait,bai sinboloa bai letra-tipoa.Zubiaren kontzeptu hori, sinpleegia; eta mila bider errepikatua, orijinaltasun falta. Eta izena ez zait gustatzen. Zama historiko astunegia du.

  • Galder Gonzalez 2011-10-03 10:18

    Ikusi dut ere Sustatun dagoen eztabaida hau (http://sustatu.com/1317576443) eta berdinari heltzen zaio. Ni ere ados nago logotipo batek lehen begiratuan zerbait esan behar duela, baina kritikatzea ez dela ikusten zubi bat konfidantza gutxi adieraztea da. Nik orain beste adibide bat emango dizuet, pertsonala:

    Osakidetzaren logoan gurutze baten gainean O bat dagoela ez nuen ikusi Carrefourren logoan C bat dagoela konturatu arte. Urteak eman ditut horretarako. Ziurrenik osakidetzaren logoaren ostean SAKIDETZA jarriko balu, erraz ikusiko litzateke, baina orduan logoak bere xarma galduko luke.

    Nik badut esperientzia logoak diseinatzen, nahiz eta denbora behar izaten dudan horrelako gauzetarako. Eta beti jotzen dugu zerbait sinpleagoa. Zubi bat? Joder, nik orduan m baten forma jarriko nioke, bi arkuko zubi erromaniko bat eta A alde batean eta AIUR beste aldean jarri. Sinpleegia, ezta?

    Ziurrenik zubiaren ideiari erabilpen handiagoa ematen zaionean logoak pisu handia hartuko du. Nik atzo Baluarten ikusi nuenean… mmm… ez da oso ona. Gainera bertako argiarekin urdinak gorritzen ziren eta pixka bat more agertzen zen. Orain hemen ikusita, eta gaur goizean… mmm… ona da, geroz eta gehiago.

    Ah! Eta tipografia ere gustatzen zait, hemen ikusten den adibidean: http://p.twimg.com/AaxbzpICMAEdr6I.jpg

    Gusturko, koloreak. Eta logoa kritikatu behar den bakarra bada orduan oso emaitza onak lortuko ditu Amaiurrek!

  • Eneko Bidegain 2011-10-03 10:29

    Izena da gustatzen ez zaidana, historiara begira dagoelako, eta uste dut euskal abertzaleen huts estrategiko edo filosofiko handi bat islatzen duela. Zergatik aldarrikatzen dugu independentzia? Garai batez erresuma izan ginelako eta duela 500 urte konkistatu gintuztelako? Hala bada, ez zait batere proiektu interesgarria iruditzen (independentzia edo Euskal Herria edo nahi dena). Hain zuzen, duela 500 edo gutxiago urte konkistatuak izan ziren lurralde guztiek ez dute herri edo estatu izan nahi, eta beharbada asko hil edo desagertu dira. Bestalde, konkistatua izateak edo estatu handi batean asimilatua izateak ez du erran nahi denek hori gauza txar gisa ikusten dutela, batzuek erran dezakete eskerrak konkistatu gintuztela edo asimilatu ginela (Iparraldean hola pentsatzen duen asko dago). Horri buruz, elkarrizketa interesgarria egin dio Alberto Barandiaranek Emilio Majuelori Larrun astekarian.
    Gure proiketua ez du iraganak justifikatzen, baizik eta gaur egun herri hau bizirik dagoelako, bizi nahi duelako, bere nortasun eta kultura propioa dituelako, etorkizunerako amets eta proiektuak dituelako. Horrela planteaturik, proiektu abertzaleak beste erakargarritasun bat du.

  • Uste dut Azkarateri, ezker abertzaleak egiten duen edozer iruditzen zaiola txarra, eskasa eta horrelakoa, behintzat bere azken twitter agerraldi guztiak bide horretatik doaz.
    Marketingaren profesionalek, ez dute ondo ikusten militanteen ordenadoreetatik sortutako komunikazio grafiko eta politikoa.
    Zubiaren kontzeptua onartuko liokete Lokarri bezalako mugimendu bati?
    Geroa BAI sortu da, eta marketingaz eta izenen gainean horrebeste txio egiten duten hoiek… ez dute deus esan.

    Aralar, Alternatiba, Eak eta Ezker Abertzaleak logopedia anitza eta ezberdina dituzte… ez dut uste elkarrekin sortu duten hau, aurrekoak baino eskasagoa den edo ez… nik behintzat, kolore gorria ez erabili izana eskertzen diet… beste kolore familia batzuei lekua eginez.

    Gorria izan dadila diskurtsoa eta pratika, koherentea eta elegantea izateaz gainera.

    Geroak esango du, azaroaren 20tik aurrerakoak batipat… Amaiurren jarduna, irudia eta praktikak Euskal Herriaren biztanleen artean ze harrera izan duen. Kanpaina oso bat dago oraindik garatzeko, ni behintzat zain nago, eta ilusioz, dena esan behar bada.

  • Josemari Navascués 2011-10-03 10:47

    Eneko Bidegainekin erabat ados. Lasaigarria da horrela pentsatzen duen bakarra ez zarela ikustea.
    Euskal Herriaren etorkizun askea nekez abia daiteke errege doilorren kontu zaharrez.
    Euskal Herria jende xumeak eraiki eta mantendu du, ez jauntxoek.

  • Galder Gonzalez 2011-10-03 11:22

    Josemari eta Eneko… ikus ezazue atzoko aurkezpena, aurkezpen bideoa… nork hitz egiten du orain dela 500 urteko konkistaz? Zer gertatzen da, Amaiur esaten dizuetela eat zuek orain dela 500 urteko borroka bat biano ez duzuela ikusten?

    Era horretan Aralar esaten dizuetenean mendigoizaileak eta mezak baino ez dituzue ikusiko. EAJ esaten dizuetenean Jaungoikoa eta Lege Zaharra duen lelo handidun gurutze eta lauburuak. Lokarri esaten dizuetenean konpondu ezin den anabasa bat. LAIA esaten zizuetenean nekazariak baino ezin bozka lezakeen alderdia…

    Nik uste dut izen hautapena gauza zaila dela, denak pozik egotea eta guzti hori. Eta siglen deasgerpena bilatzen denean, herri baten ikurra erabiltzea ez dago gaizki. Gernika erabili zen “bakea” islatzeko, nahiz eta Gernika gerraren, galeraren eta bonbardaketaren sinbolo izan. Gernikako Adierazpena sinatu zutenek buruan al dute faxista eta nazien aurkako mendekua hartzea? Ez, ezta?

  • Eneko Bidegain 2011-10-03 11:36

    2012aren bezperan, izenaren konotazioa argi eta garbia da. Besterik da koalizioaren izana beste zerbait izatea; horregatik, izena ez zait egokia iruditzen, badakidalako errealitatean ez gaudela atzera begira, eta ez duelako gure proiektuaren benetako motibazioa islatzen Amaiur izenak.

  • Logoan ze ikusten dudan neuk?…Nire adinean, ikusi ere gutxi ikusten dut, beraz, “ñabarduretan” hasteko ez daukat “adinik”…;>)

    Gehio gustatzen zaidan BILDUren logoa, dinamikoagoa da, olaitua intsinuatuz, mugikor, dialektiko… Hau, AMAIURrrek hartu duen logoa, laukia iduritu zait (zubia, diozue; baina gaineko adreilua da nabarmen eta laukia ikusten dut neuk (badakizue, bista ere joanxea dut honez gero).

    AMAIUR: Izena bera ere, ez da oso nire gustukoa (eta hori aski amaiur zalea izanik). Baina izena estatiko samarRa egiten zait neri ere, historia, gertatutakoa…BILDUren izena bera berriz ADITZA da, ekintza, iharduera, asmoa, gogoa…askoz biziagoa.

    Baina, iduritzen zait, iduritzen: koalizioak BILDU izena bera hartzea “ezinezkoa” zela, pentsatzekoa da zergatik. Eta AMAIUR izena berria ere, kontzesioa izan dela (ez da sikoanalista izan behar, ohar gaitezen: lehendik ere izen dinamikoak nahiago dituzte batzuk, bertze batzuk berriz beti toponimoak edo historikoak…

    Gauzak honela ikusten ditut…haratx.

  • Egia errateko:
    Logoa haundian ikusi dut, eta bai: zubia nabarmentzen da. Formatu txikiak ez bezala, formatu haundiak (zabalagoa izanik) dinamismo gehio du, bide, zubi…
    Agian bai.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-03 15:06

    Hemen irakurritakoek martziano sentitu arazten banaute ere, esan egingo dut: niri logoa gustatzen zait (koloreak ez gehiegi, baina formak bai), eta izena asko gustatzen zait.
    Dena den, a ze garrantzia ematen diozuen zenbaitzuk!

  • Peru Dulantz 2011-10-03 16:09

    Logoa, izena eta izana, denak zoragarriak. Segi aurrera…

  • Amonamantangorri 2011-10-03 17:00

    Ez da gusto kontua bakarrik: ez dut uste horrelako erreferentzia historizistek euskal proiektu nazional bati batere mesederik egiten diotenik. Batzuri gustatuko zaie, abertzale txit finak direnei-eta. Baina helburua jendea ilusionatzea baldin bada, aspaldi desengainatutakoak erakarri nahi badira…

    Aittu Galder: izenak eta logoak ez dira dohainik paratzen: “Aralar” markak, besteak beste, Euskal Herrian oso maitatua den goiangeru bati egiten dio erreferentzia. Horrelako gauzak nahi gabe jartzen badituzu, haien zentzua kontuan hartu gabe, ez zara publizista ona izanen. Eta, haratx, hau kasualitatea, alderdi horretako burua elizkoi xamarra omen da, eta historizista nabarraldetar petoa.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-03 17:33

    Amonamantangorri: Aralar ze goiangeru da ba? Halako loturak, sarritan, ez dituzte izenek egiten, gutako bakoitzak baizik, zure idatzian ederki asko erakutsi duzunez. Izenak erreferentzia ugarirekin lotu daitezke, erreferentzia hoietako bakoitzari zentzu ezberdina eman diezaiokegu, eta lehen esan dudan bezala, niretzat logo eta izen batek badute garrantzia, baina ez horrenbestekoa, ezta gutxiagorik ere. BILDU izenarekin gauza berbera gertatu zen…

  • Amonamantangorri 2011-10-03 21:04

    Egia da, dabilkigun kontu hau ez da hainbesterako ere. Izena gorabehera, bihotz-bihotzez pozten naiz ezker soberanistek, azkenean, indarrak batu dituztelako. Ziur naiz fruitu ederrak ekarriko dituela. Amaiurko parlamentari jaun-andreak Madrilen ikusteko irrikitan nago, lau herrialdeetatik joanak. Espainia aldeko “indignatuen” artean ere, makina batek Amaiurri emanen liokete botua, ahal balute.

    Dena den, hurrengoan, kontuz izenekin. Hori besterik ez.

  • Aitor:
    Garrantzia eta ikaragarrizkoa ematen diogula izenari edo/eta logoari?.Ez dut uste. Gaia hemen atera du norbaitek (horretarako da ZUZEU) eta iritziak, lagunartean-edo, bapatean beti ere: gustukoa dut/ez zait gustatu/hori hala balitz eta balego…

    Ze demontre !!. Den dena SAKONKI eta ALDIRO SERIOSKI ari behar izatea ere.
    Agian, gaur A erran duenak, bihar bertan B erranen luke…neuk, adibidez; eta zer?. Gauza da tartarrean aritzeko gaia behar dugula, norbait larrutzeko, badakizu, poteoa balizkoa edo…;>)

  • Hori da espiritua hori Antton! Idaztera animatu nauzu 🙂

    Nik izenari alde onak eta txarrak ikusten dizkiot. Baina, balantza eginez gero gauza baikor gehiago ikusten dizkiot, batez ere izenaren zergatiaz eta garrantziaz jabetzeko gai garelako euskaldunok.

    Onak: Historian interesa piztea. Orain 500 urtekoa gogoratzea. Nafarroari aipamen egitea. Gertakizun historiko bati indarra ematea.

    Txarrak: Izan ginenaz baino, nahiago izan nahi dugunaz aritu. Aurrera begira beti hobe.

    Logoari buruz, polita da, orain artekoen desberdina (Sorturen aldean bikaina). Beheko urdina ura litzateke, goikoa zerua, bi tonu desberdin horiek txukunak dira oso. Tipografia, bestalde, erakargarria baina agian pixkat infantila (comic sans-en antza du). Irudiak konnotazio ideologikorik ez du zubiaren ideiaz gaindi eta ez da oso kopiagarria, ezta indartsua ere. Berdin balioko luke supermerkatu batentzako.