Soziolinguistika Klusterrak kudeatzailea behar du

Soziolinguistika Klusterrak kudeatzaile lanposturako langilea behar du. Albiste barruan dituzu lanpostuari buruzko xehetasunak eta, interesgarritzat joz gero, jar zaitez gurekin harremanetan irailaren 28a baino lehen.

 

Kudeatzaileak egin beharko dituen lanak: Proiektuen koordinazioa eta kudeaketa orokorra, Klusterreko lan-taldearen kudeaketa, kudeaketa ekonomikoa, hausnarketa estrategikoaren gidaritza eta plan estrategikoaren garapena, IGB kudeatzea, kanpo eragileekiko zein Klusterreko bazkideekiko harremanak garatzea, ikerkuntza arloko finantzabideak bilatzea, kanpo komunikazioa garatzea.

Hautagaiarengan bilatuko ditugun ezaugarriak:

  • Lizentziatura ikasketak edo parekiderik izatea
  • Proiektuak kudeatzeko gaitasuna
  • Lan-taldeak gidatzeko gaitasuna
  • Antzeko lanetan eskarmentua
  • Arloaren ezagutza
  • Ikuspegi estrategikoa
  • Komunikazio eta harremanetarako jariotasuna
  • Atzerriko hizkuntzak jakitea
  • B1 gidabaimena edukitzea

Eskaintzen ditugun lan baldintzak:

  • Euskalgintzako proiektuan eta soziolinguistika arloko punta-puntako proiektuan parte hartzeko aukera
  • Egun osoko lan jarduna
  • Urtebeteko kontratua, ondoren mugagabe bihurtzeko xedearekin
  • Lantokia: Andoain. Martin Ugalde Kultur Parkea
  • Ordainsari erakargarria, ibilbide eta garapen profesionalarekin bat datorren soldata

Curriculumak eta proposamenak irailaren 28a baino lehen hemen aurkeztu: kluster@soziolinguistika.org