Mahai gainekoak hizketagai

Irailarekin hasi da ikasturtea. Eskolara doaz ikasleak, lanera hezitzaileak, sukaldariak, zaintzaileak… eta gurasoak iraileko gastuak xahututa, etxean lasai antzean geratzen dira.

Irailean gaude, eta solasgai bat daukagu mahaigainean: mahaigainekoak. Ez gara liburu eta testuliburuetaz ari, ez ditugu matematikak aipatuko, ez euskal curriculum delakoa… elikaduraz mintzatzea dugu xede. Jatekoaz, ahoratzen dugun horretaz berba egingo dugu.

Elikadura eta eskola jardunaldiak atondu ditugu Larrabetzun asteburu honetarako. Menu konpletoa bariku arrastiz eta zapatu goiz eguerdirako. Bideo dokumentalak, hitzaldiak, mahainguruak, antzerkia, ibilbide ekologikoa, jolasak, eztabaidak eta bertoko indabak bazkaltzeko.

 

Auzolanean antolatuta

Larrabetzuko eskolako guraso talde bat, EHNE Bizkaia eta Euskal Herriak bere eskola ekimenarekin batera, Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia antolatzen ari gara.

Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu.

Asteburuko jardunaldia
Irailaren 16an eta 17an
, bariku eta zapatuz  Larrabetzuko eskolan elkartuko gara.
Erdu umeekin, beraientzako ere egitarau berezia prestatzen ari garelako.
Egun osoko jarduna izango da, eta bazkaldu ere herriko jantokian egingo dugu, Larrabetzuko produktuekin prestatutako menu berezia.

 

Egitaraua

barikua, irailak 16
18:00etan Jardunaldien aurkezpena (udala + larrabetzuko eskola)
18:30etan Via Campesina / Soberania alimentaria Bideoa
19:00etan Arantza Arrien, EHNE Bizkaia
Nekazaritza iraunkorra eta eskoletako jantokiak

+kultur saioa
antzerkia / ipuinak
bertso berriak baserriari jarriak
Umeentzako egitaraua

zapatu goiza, irailak 17
9:30etan ongietorria, herriko plazan
10:00etan ibilbidea sarrikola, goiri, sasikoetxe urie (Okindegia, baserriak, arditegiak, soloak eta txakolindegi batetik, urian zehar)

11:00etan larrabetzuko eskolako jantokian

  • eskoletako esperientziak: 45´
    larrabetzu altzaga zarautz orduña …
  • Biharko Lurraren Elkartea (BLE) Ipar Euskal Herriko jantoki kolektiboak 20´
  • Ekolapikoa 20´
  • Mugarik gabeko Albaitariak / Veterinarios sin fronteras (alimentaccion + unitate didaktikoa) 20´

13:00etan  Mahaingurua
Zer egin aurrera begira?
Zelan hasiko dugu ikasturte berria?
Eskoletako gatazkak, jantokien kudeaketa, curriculum-a….

parte hartzaileak: EHBE, guraso elkarteak, sindikatuak… 45´

14:00etan
Elikaduraren inguruko esperientzien trukea. Sektorea (nekazaritza + hezkuntza) HARREMAN SAREA networking. Aurkezpenak, txartelak, produktuak, esperientziak… merkatu txikia. Aldizkariak, erreportaiak, dastaketak…

14:30etan Bazkaria bertoko produktuekin


ElikaduraetaEskola

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus