Camacho Barne Ministroa torturaz hitz egitean deseroso

Ez da bideo berria, Estatu Segurtasunerako Idazkari zen orduan Antonio Camacho. SBS telebista kate autraliarraren aurrean eseri zen Camacho eta David O’Shea kazetariak itaundu zuen. Torturari buruz galdegin zion O’Sheak:

Camacho deseroso sentitu zen. Gertakizunak “orokortzen” zituela azaldu zion kazetariari, honek, ordea, gero eta gehiago estutu zuen. Camachok torturaren errealitateari izkin egiteko ahaleginean jarraitu zuen, zuzenbide estatua goraipatzen. Azken ahaleginean, “Non ez daude tortura salaketak?”. Zehaztuz joan zen kazetaria, giza eskubideen aldeko erakundeen salaketak aipatzen. Amaiera? “Itzali kamera”.

Torturarena sekula heldu ez duen gaia da, ezta Patxi Lopez lehendakariak ere. Komunikabide gehienei ere gaia deserosoa zaie. “Salbuespenez” osatutakoa, ETAren estrategian salaketen derrigorrezkotasuna erantsia. Antonio Camacho izango da datozen hilabeteetan Barne Ministro, sopresarik ez espero, are gutxiago, Rubalcabaren itzala inoiz baino luzeagoa den honetan. Garak “bigarren mailako zuhur” gisa deskribatu du.