Eskuin muturra Europan: mapa bat osatzen (I)

aeneastudioFinlandiako kasua izan arren azkena, kate baten beste maila bat besterik ez da izan. Eskuin muturra zabalpen eta babes gero eta handiago izaten ari da Europako hautesleen artean. Adituek dioten bezala, halako igoerarik ez zen izan, 30eko hamarkadatik. Europako mapa hartu eta eskuin muturraren lehen txintxeta nonbait jarri beharko bagenu Italian jarriko genuke. Silvio Berlusconi da aurpegirik ezagunena, baina haren eskuin eskua izandako Umberto Bossi ere hor da, Iparreko Ligako ordezkaria dena. The Royal Wedding delakoaren itzalpera, Britainia Handian, BNP delakoa Alderdi Nazional Britainiarrak %12,3ko ordezkaritza eskuratu zuen azken udal hauteskundetan. Polonian Samoobrona populistak eta eskuin mutur katolikoak Gobernuan ordezkaritza dute, Kazimierz Marcinkiewiczek gonbidatu baitzituen, gehiengoa eskuratzeko horrela. Denek partekatzen dute, dirudienez, ideario bera: demokrazia ordezkatzailearen murrizketa eta herritar eta atzerritarren arteko bereizketa etnikoa sustatzeko neurrien aldeko aukera. (Bihar jarraituko du)