Esteban Muruetagoiena, hurbilpen herritar bat torturaren gaiari

NDgwNQ==

Nor zen Esteban Muruetagoiena?
Wikipediara jotzen du horrelakoetan batek. Eta sarrera luzea du Esteban Muruetagoienak euskarazko entziklopedia librean. Medikua zela dio, Ondarroan jaio eta Oiartzunen aritu zena bertako osasun etxean, lanean 1970tik 1982an hil zen arte.

  • 1979an atxilotua, 1982an berriz

1979an atxilotu zuten lehen aldiz. 1977an balaz zauritutako ETAko kide bat sendatzea egotzi zioten. Diligentzia horiek bertan behera utzi eta kargurik gabe libre gelditu zen. Bigarren atxiloketa Guardia Zibilak 1982ko martxoaren 16an atxilotu zuen Oiartzunen.

Lege antiterrorista aplikatu eta bederatzi egun egin zituen inkomunikaturik Donostiako eta Madrilgo polizia etxeetan.

Oraindik ez dago garbi zergatik atxilotu zuten bigarren aldi honetan, baina mediku bezala polizia etxeetan atxilotuek jasatzen zituzten torturak salatzeagatik atxilotu zutela uste da. Atxiloketaren berri ez zen jakin hura gertatu eta bi egunera arte, lagunak bere etxera joan eta dena hankaz gora aurkitu zutenean. Martxoaren 25ean libre utzi zuten. Kaleratu zenean txikituta zegon. Tortura latzak jasan zituela kontatu zuen. Handik hiru egunetara hil zen. 38 urte zituen

 

The doctor filmea
Sarean, Tamara Muruetagoienak -Estebanen alaba- egindako filmearen bila aritu naiz. Bi lotura aurkitu ditudan arren, EuskalTubekoa eta Berria telebistakoa, bata erorita dago eta besteak ez du filmea erakusten. Youtuben ez ei dago, eta P2P sareetan ez naiz bila aritu. Lagunei idatzi diet emailez, eta espero dut filmea ikusi ahal izatea. Ederra litzateke, bere alabaren eskutik, Esteban Muruetagoienari buruz gehiago jakin ahal izatea. 

NDgwNw==
-Esteban Muruetagoiena Osasun zentroa Oiartzunen-

Torturaren kontrako
Esteban Muruetagoiena
hiritar foroa

Foroari buruz informazio ugari topatu dut sarean. Lokarri herritar mugimenduaren gunean adibidez egitarau osoa dago eskuragai. Pelikula, hitzaldiak, mahainguruak. Hizlarien artean, kazetariak, juristak, medikuak, torturaren aurkako mugimenduetako kideak, psikologoak, Amnesty Internationaleko kideak…
Maila handiko ekitaldiak izango dira, herritarren aurrean aurkezten den ekimen honetan. 

NDgwNg==

Ateak ireki
Foro honi buruz, eta orohar errepresioaren kontrako informazio asko eta txukuna aurkituko duzue Ateak ireki ekimenaren webgunean. Apurtu telebistako kideak atxilotu eta apurtu.org itxi zutenetik, informazioaren inguruko ekimen interesantea bilakatu da Ateak ireki hau sarean. Torturaren kontrako herritar ekimen honen inguruan be, informazio asko eta ona eskainiko duela ematen du.

Tartean, spot bezala funtzionatzen ari den bideo hau ere badago. Egia da, Nafarroan ikusentzunezko ekimen ireki asko daudela aspaldion: Apurtu telebista, Eguzki Bideoak…

 

Egitaraua, zuzeneko emankizunak eta informazio gehiago: Ateak ireki.com

Irudia | Esteban Muruetagoiena | etengabe | Creative Commons By SA
Irudia | Esteban Muruetagoiena hiritar foroa | em foroa | Creative Commons By SA
Irudia | Tamara Muruetagoiena, aitari plaka eskaintzen | em foroa | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

5 pentsamendu “Esteban Muruetagoiena, hurbilpen herritar bat torturaren gaiari”-ri buruz