Beatriz Etxeberriaren testigantza lazgarria

Beatriz Etxeberriaren testigantza lazgarria

Atxiloketa eta miaketa

Beatriz Etxeberriaren testigantza lazgarria2011ko Martxoaren 1eko goizeko 4’00ak aldera atea txikitzen dute. Iletik oratzen naute eta airean saloira eramaten naute. Bularretakoarekin bakarrik nago eta ez didate uzten arroparik janzten miaketa osoan zehar. Saloian bortxaz menderatzen naute eta sofan nagoela eskuburdinak jartzen saiatzen dira. Haserretu egin ziren, txiki neuzkalako. Eta esaten didate eserita jarraitzen dudan bitartean “ya verás que 5 días vas a pasar”. Miaketan zehar Guardia Zibil asko zeuden. Ganbaran pixka bat mareatu nintzen. Besoetatik oso fuerte heltzen ninduten, markak utzi zizkidaten. Sokazko lokarriak jarri zizkidaten eta miaketak aurrera egin ahala gero eta gehiago estutzen dizkidate. Etxetik ateratzerakoan mehatxatu egiten naute: nire bikoteari ez begiratu ez hitz egiteko ere. Kotxea zegoen tokira eramaten naute eta miaketa ikustea debekatzen didate.

Bilboko epaitegiko auzi medikuarengana eramaten naute

Ondo begiratzen naute, eskuburdinengatik markak ditut eskumuturretan, zainak handituak nituen, eta urraduraren bat ere bai. Besoak gorri nituen, ni oratzeko zuten moduagatik, eta uzkurtuak.

Bidaia

Patrol batean sartzen naute. Begiak itxita eramatera behartzen ninduten eta bestela beraiek estaltzen dizkidate eskuekin. Entzuten dut beste kotxe batekin topo egitean nola hitz egiten duten. Gelditzen dira. “El Comisario” izena zuen Guardia Zibil bat nire bila dator eta beste kotxera aldatzen gara. Oraingoa ez da patrol bat, kotxe normal bat da duen espazioa eta sartzean duen altueragatik konturatzen naiz. Jada, beste kotxean, komisarioa belarrira garrasika hasten zait eta mehatxuka hasten da: “Soy militar y estoy entrenado para matar”. Esaten dit bi aukera ditudala: hasieratik hitz egiten hastea, ala ez. Poltsa bat ateratzen dutela nabaritzen dut eta eskuen gainean jartzen didate.

Madrilera bidaian kolpeak eta kokotekoak ematen dizkidate buruan eta etengabeko mehatxuak entzuten ditut. Kotxea geldituko dutela eta “te voy a poner en pelotas, te tiro a la nieve y te voy a abrir en canal”. Komisarioak bere jaka kentzen du eta nire kontra igurzten hasten da. Bere ondoan dagoen beste guardia zibila komisarioa lasaitzen saiatzen da, baina berak ere mehatxatzen nau. Madrilera bidean, birritan egin zidaten poltsa. Bidai osoan zehar mehatxuak eta garrasiak belarrira etengabeak dira esanez, ikusiko nuela Madrilen zer gertatuko zen.

Komisaria

Gela ezberdinak zeuden: batean gainontzeko atxilotuen oihuak entzuten nituen, nire bikotearenak barne, eta bazegoen beste bat, beherago zegoena, erabat isolatua nengoela sentitzen nuena eta bertan tratua gogorragoa zen. Lehenengori “gela gogorra” deituko diot eta bigarrenari “gela oso gogorra”. Tortura sesio gogorrenak gauean izaten ziren, eta saiatzen nintzen orduak kontrolatzen auzi medikuaren bisitengatik.

Mehatxuak jarraitzen dute eta komisarioak ziega batean sartzen nau eta esaten dit ongi pentsatzeko zer egingo dudan. Bertatik ateratzen naute eta auzi medikuarengana eramaten naute. Gutxi gora behera astearteko 20’30ak dira. Torturatua izaten ari naizela kontatzen diot. Berriz ere ziegara eramaten naute.

“Gela gogorrera” eramaten naute. Han gainontzeko atxilotuen oihuak entzun ahal nituen. Aulki batean esertzen naute eta eskuak bustitzen dizkidate, elektrodoak diruditen soinu batzuk entzuten ditudan bitartean. Esan behar dut, ziegan nengoenean ere entzuten nituela zarata hauek. Hitz egin behar dudala esaten didate eta arropa kentzen hasten zaizkit erabat biluzik utzi arte. Horrela nagoela ur hotza botatzen didate gainetik. Poltsa jartzen didate 3 aldiz jarraian. Bainera egitearekin mehatxatzen naute. Biluzik nagoela aulki baten gainean jartzen naute lau hankatan eta baselina ematen didate ipurtzulo eta aluan eta objektu bat sartzen didate. Biluzik jarraitzen dut eta manta batean biltzen naute eta kolpatzen naute. Oratzen naute, bultzatzen naute eta lurretik altxatzen naute.

Ziegara eramaten naute berriz ere asteazken goizera arte, auzi medikua berriz ikusi arte. Berari kontatzen diot tratuari buruz zerbait eta auzi medikuaren jarrera txarra izan zen. Ziegara bueltatzen naiz eta zerbait “deskantsatzen” saiatzen naiz. Tarte bat pasa ondoren, komisarioa dator, ziegatik ateratzen nau eta gela “oso gogorrera” narama. Han komisarioak berriz ere biluzten nau. Iletik tiratzen dit, buruan kolpeak ematen dizkit eta belarrira oihuka esaten dit militarra dela eta hiltzeko entrenatua dagoela eta “te voy a destrozar toda por dentro para que no puedas tener pequeños etarras”.

Ziegara eramaten naute berriz ere eta handik auzi medikuarengana (3º bisita). Ez diot ezer esaten, aurreko bisitan izan zuen jarrera ikusita non nik kontatutako tortura testigantza zalantzatan jarri zuen.

Galdeketetan beti egoten zen jende asko, behin 7 ahots ezberdin zenbatzera heldu nintzen.Nire bikotearekin etengabe mehatxatzen ninduten (nola torturatzen duten entzuten dut). Gainera, nire neba atxilotzearekin ere mehatxatzen naute. Esaten didate gainera, traturik ez badagoela, nire gurasoak atxilotzeaz gain nire amama ere eramango zutela “en bragas y que se la iba a follar”.

Azken aurreko eguna

Komisarioak berriz biluzten nau. Manta bat botatzen dute lurrera. Komisarioak oihu egiten du eta bortxatuko nautela esaten dit, berriz ere. Bera arropa eranzten hasten dela iruditzen zait, gerrikoa nola kentzen duen entzuten dut. Orduan, “Garmendia” deitzen zen bat komisarioa lasaitzen saiatzen da, gelatik ateratzen du eta nola hitz egiten duten entzuten dut. Garmendia, berriz sartzen da gelan eta zin emateko deklaratuko dudala esaten dit.

Azken egunean, 6 galdeketa arte eduki nituen. Bigarren polizia deklarazioa larunbatean goizeko 5’40etan egiten dut. Bigarren deklarazioa eta gero ez naute berriz biluzten.

Deklarazioak egin eta gero beraien agresibitatea txikiagoa zen, Iñigo ikusi nahi nuen galdetzera ere heldu ziren. Deklarazioak prestatzen denbora asko ematen genuen, beraiek matxakatzen ninduten esanez zer deklaratu behar nuen.

Mehatxuak Entzutegi Nazionalera heldu arte mantendu ziren. Epaitegira eraman ninduten furgoian bertan, nire alboan eserita zihoan komisarioak, epailearen aurrean dena berretsi behar nuela esan zidan.

Inkomunikazio aldi osoan zehar, auzi medikuarengana joaten nintzenean izan ezik, begiak estali zizkidaten antifaz ezberdinekin. Bazegoen bat latexekoa zela eta hauts antzeko batz eukala. Esaten zidaten begiak zabaltzen banituen itsu geratuko nintzela. Nik nabaritzen nuen kentzen zidatenean (auzi medikuarengana joateko) gero begietan azkura nuela tarte batez. Komisarioarekin nengoenean terziopeloko beste bat jartzen zidaten.

Inkomunikazio aldi osoan hiru guardia zibilekin egon nintzen, nahiz eta galdeketetan jende asko egoten zen gela barnean. Batetik, “komisarioa” eta “inspektore” izena zeukatenak. Beraien artean lehia antzeko bat zuten ia zeinek aterako zidan informazio gehiago. Bestetik, “Garmendia” zegoen, aurrekoak baino basakeria gutxiago erabiltzen zuen baina berdin-berdin mehatxatzen ninduen eta beraiek nahi zutena esateko presionatzen ninduen. Galdeketa batean komisarioak galdetu zidan ea zein gorpu polizialek (GZ, Espainiar Polizia ala Ertzaintza) torturatzen duen hobeto. Etengabe errepikatzen zidan bera militarra zela eta hiltzeko entrenatua zegoela.

Epailearen aurrean deklarazioa ukatu nuen eta torturatua izan nintzela salatu nuen. Esan nion ez nuela berresten deklarazio poliziala ez zelako baldintza normaletan eman, torturatua izan nintzela eta jasandako tratu txarrak kontatu nizkion. Epaileak orduan, galdetu zidan ea zergatik ez nion ezer esan auzi medikuari eta erantzun nion berak edukitako jarreragatik zela, zalantzatan jarri zuelako nik eginiko kontakizunaren sinesgarritasuna.

Beatriz Etxeberriaren testigantza lazgarria

2 pentsamendu “Beatriz Etxeberriaren testigantza lazgarria”-ri buruz