-12,5 gradu: ideiak ere izoztuta

Negua hotza eta zakarra zetorrela ados, baina hain hotza? Atzo termometroak ez zuen zerotik igo nahi! Gasteizen zeropetik zortzi gradu markatu zituen, eta kosta ere izoztuta jaiki zen (Donostian -3,2 gradu eta Getxon -2). Kostaldean aurtengo egunik hotzena izan zen atzokoa Meteorologia agentzien arabera,  urte hasiera, urtarrilaren 10an hain justu erregistratu ziren 2010eko orain arteko daturik baxuenak. Arabako Eskalamendi eta Peñacerradan -14 eta -16 erregistratatu ziren, hurrenez hurren, egun hartan.

Bilbon ere zeropeko tenperaturak izan ziren atzo, -0,8; Iruñean -4,6 eta Miarritzen -5. Dena den, giro hotzena Araban izan zuten,  Altuben -11,4 markatzeraino.

Ia hamarkada osoko urterik hotzena izan da aurtengoa, datuen arabera. 1992tik urterik hotzena. Aurtengoa beraz, ofizialki urte hotza dela izendatuko dute. Elurteei dagokionez ere, aurten marka jarriko da, 1928tik. Igeldon 19 elur-egun zenbatu baitituzte 2009ko abenduaren 1etatik 2010eko azaroaren 30era.

Euskalmetek gaurko ere zeropeko tenperaturak iragartzen ditu. Gasteizen zeropetik zortziraino jaitsiko ei da, Laguardian bezala; Iruñean, -6ra; Donostian -2ra. Hau da gaurko eguraldiaren iragarpena: Hego-haizea astelehen honetan. Goizean lurralde osoan termometroa 0 ºC azpitik egongo bada ere, eguna aurrera joan ahala eta hegoaldeko haizeari esker tenperaturak epeltzera egingo du; kostaldean maximoak 9-10 ºC ingurukoak izango dira, barnealdean 5-6 ºC-koak. Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu arren.

Urteko egun hotzenetakoa

Irudia | Urteko egun hotzenetakoa | z | LGPL