Alderdien gabon-zorion mezuak

alderdi zaharrakEguberriak zoriontzeko postala egin dute EAJk eta EBk aurten ere, gurari-mezu batekin. EAJk dio: “Jai-egun hauetako izpiritua ekinez betea izan dadila” eta EBk dio: “Amets egin eta amestutako egia bihurtu”. Aldiz, PP eta UPNk bideoak egin dituzte.

PPk The Brady`s Brunch 70eko hamarkadako AEBetako seriea oinarri harturik PP familia handi bat dela erakutsi nahi izan du, “non edonork duen lekua”. Mariano Rajoyrekin batera, María Dolores de Cospedal, Soraya Saénz de Santamaría, Alberto Ruiz-Galllardón edota Jaime Mayor Oreja agertzen dira bideoan.

UPNk ‘Navarra así’ kantua dakar bideoan, “Desde niño me enseñaron a quererte… singular, distinta, querida Navarra...” Eta haurren kantuaren ondoren, Yolanda Barcinak eguberrietako zorion-mezua zalbatzen du.

Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Alternatibak eta PSOEk eta  PSE-EEk ez dute euren webgunean zorion agurrik zintzilikatu. Patxi Lopezek urte zahar gauean zabalduko du bere mezua.

2 pentsamendu “Alderdien gabon-zorion mezuak”-ri buruz