Papereko ZuZeu: Benetako azala

Joango gara haren ipi-apak hemen poliki-poliki erakusten, baina usaina hartzeko moduan zaudete benetako portadarekin, askotan azalak erakusten baitaki barrua.

Hiru eurotan egongo da salgai, eta lortzeko bide bakarra Durangoko Azokaren baitan izango da.

Non? Bost argitaletxeren salpostuetan: Susa, Alberdania, Pamiela, Elkar eta Berriarenetan. Horretaz gain, jakina, zuzeulari zenbait ibiliko gara eskuz-esku ere saltzen, atarian eta kanpoan. Zeuk ere nahi baduzu geurekin saltzera etorri, jo abisu.

Oraindik ez dugu ezer antolatu, baina indarrak bideak ahitzen ez bazaizkigu, antolatuko dugu zerbait, eta plazera litzateke zu ere aurkitzea bertan.

Joango gara zuzeu.com honetan, bai aldizkariaren kontuk eta bai aurkezpen eta festarenak argitaratzen. Zabiltza adi!

Mzc2OA==

Nahi al duzu azala pdfan jaitsi?

Ederki legoke bazterretan zintzilikatzen hastea. Mertzi.

Mzc2Nw==

Benetako azla hauxe izango, ukituren batekin

Artxiboa | Benetako azla hauxe izango, ukituren batekin | ZuZeu | Creative Commons By SA
Irudia | Benetako azala hauxe izango, ukituren batekin | ZuZeu | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Papereko ZuZeu: Benetako azala”-ri buruz