Google eta gobernu txinatarraren arteko akordioa

Google eta gobernu txinatarraren arteko akordioa –

Google eta gobernu txinatarraren arteko akordioa

Gobernu txinatarraren zentsuraren eraginpean, gatazkatsua izan da Google bilatzailearen eta gobernuaren arteko harremana azken boladan.

Erabiltzaile txinatarrak Hong Kongeko bilatzailera bidaltzen zituen automatikoki Google-ek, Txinaren zentsurari aurre egiteko asmoz. Google-en estrategiaren aurrean, ordea, Txina Kontinentalean lizentzia galtzeko arriskua zuela ohartarazi zion Pekineko gobernuak enpresa estatubatuarrari. Hala, Google-ek planto egin zion gobernu txinatarrari, eta eten egin zuen Pekinekin harreman komertziala.

Baina Google ez zegoen 400 milioi internauta dituen merkatura atea ixteko prest, eta irtenbidearekin jo zuen: http://www.google.cn/ tekleatzekotan, Google-en ohiko logoa duen orrialde faltsura sartzen da erabiltzaile txinatarra, eta bertan klikatzean esteka zuzena du Hong Kong-eko bilatzaile http://www.google.com.hk -era. Hala, internauta txinatarra bera da Hong Kong-eko bilatzailera jotzen duena, eta enpresa kaliforniarrak legea betetzen du, berez. Bestalde, http://www.google.com tekleatzekotan, zuzenean Hong Kongeko bilatzailean sartzen da internauta txinatarra, lehen bezalaxe.

Google-i uko egiteak herrialdearen irudia eta atzerriko inbertsioak kaltetuko zituela konsziente zen gobernu txinatarra, eta hala, enpresa teknologikoaren formula onartu eta berritu egin du Google-en lizentzia.

Azken batean, gobernuari aurka egiten dion informazioak ikusezin jarraituko du Txinan, Dalai Lama tibetarra ala International Amnesty bezalako erakundeen ekimenen aurrean, begiak estalirik jarraituko dute txinatarrek, baina oraingoan ez du Google-ek jarriko filtroa, gobernu txinatarrak berak baizik.

Irudia | Google txinatarra | Google | Creative Commons By SA
Google eta gobernu txinatarraren arteko akordioa

kazetaria-edo