Bilbotik Castrora trena eta espainiar nazionalismoa

Egun bada Bilbo eta Castro lotzen duen azpiegiturarik, baina Jaurlaritzak trena jarri nahi du eta ikerketarako 300.000 euro bideratuko ditu.

Cybereuskadi edo Izaronews atarietan irakurri ahal izan dugu erabakia politikoa soilik dela, espainiar nazionalismoa indartzeko modua ezkutatzen dela atzean.

Hasteko bi erkidego lotuko dituen azpiegitura izanik, kasuaren ikerketak (eta horren kostuak) ez luke Jaurlaritzaren esku egon behar, soilik. Espainiar gobernuak bere gain hartu behar luke proiektua Feve-ren bitartez. Beste aukera bat, bi erkidegoek enpresa pribatu bati ordaintzea litzateke.

Bestalde, halako tren batek bizkaitar asko Kantabriara mugitzea ekarriko du eta horrek noski ondorio kaltegarriak izango ditu gurean. Diru sarrerak murriztuko lirateke horrela, beraz, Jaurlaritzak ez lituzke bere kalterako proiektuak sustatu behar.

Bizkaiko hainbat udalerrien lotura indartu beharrean, Bilbo Castrorekin lotzea ez zaio logikoa iruditzen askori.

Horrexegatik proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta erabakia politika soilik dela diote. Espainiar nazionalismoa indartzeko asmoa ikusten dute proposamen horren atzean.

Kantabriakoek, txalotu dute Lopezen ekimen berria, eurei onura besterik ez baitie ekarriko, noski…

MjExMA==

Irudia | Trenbidea | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Bilbotik Castrora trena eta espainiar nazionalismoa”-ri buruz

  • ez dakit nik ba... 2010-04-29 17:30

    zikiƱe….. bizkaiko leku askok behar dabez komunikazino hobeagoak Bilbogaz, baie Paccchhhhilo, zu betikolez beste alde batera begituten….. jun zaitez haizea hatzen!!