Udaberriari bake usaina dario

MTg5Mg==

Tira Suitzan izan naiz azken astean, baina itzuli orduko “Gipuzkoan gehien irakurtzen den egunkari madarikatuan”, titular nagusi gisa, irakurri dut Brian Currinek Bruselan irakurritako adierazpena (Mandelak eta konpainiak sinatu dutena).

Ginebran adi egon naiz Egiguren handik zebilen ala ez, argazki madarikatuaren bila. Henry Dunant zentro madarikatua ere bilatu dut. Alperrik.

Ahoz-aho zabaltzen ari da optimismo olatu bat, giroak sortzen du, edo optimistok sortzen dugu giroa… baina tira bakea hurbil bada lagundu besterik ez du egingo klub honek. Txoro haize bat ez delakoan, bat egin dezagun baikortasunagatik.

Olatua handitzeagatik bada ere.

Irudia | artamugarriak.org | artamugarriak.org | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Udaberriari bake usaina dario”-ri buruz

  • ez dakit nik ba... 2010-04-03 17:07

    Bada zer ote da, zeozer badabil eta ezin geldituko duenik……… bakea