Rith 2010, Irlandako 'korrika', gaur hasiko da

Irlanderaren astearen baitan kokatu dute Rith 2010 lasterketa. Belfastetik Galwayra korrika joango dira mezu ezkutua duen lekukoa eskuz esku pasatuz. Mary McAleese Irlandako presidenteak idatzi du mezua eta helmugan irakurriko dute, St. Patrick’s Day festa egunean.

Herrialde osoan barrena ibiliko dira, gaeleraren eta bertako kulturaren aldeko mezua herriz-herri zabalduaz. Lehen aldia da halako ekimena burutzen dutela Irlandan eta Euskal Herriko korrika hartu dute eredu gisa.

Hona hemen Rith 2010eko promozio bideoa:

NjE2

MTY3NQ==

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.