300 egun… zer egin duzue JONekin?

300 egun luze. Ia urtebete.

Gure  Euskal Herri maitean zoritxarrez horrelakoak gehiagotan bizi izan ditugu. 

Burujabe izan nahi duen herri honek, askatasuna nahi eta behar duen herri txiki eta zahar honek, asko sufritu izan du. Eta asko sufritzen du gaur egun oraindik ere.

Español eta Frantsez izatera behartu gaituzte,  naziotasun agiri, hizkuntz arrotz eta etorkizun inposatu eta guzti. Horren aurrean, betidanik altxatu izan da gure herria, herria osatzen duten pertsonak.

Bortizkeriari, errepresioari eta inposaketari erantzuteko, milaka izan dira borrokarako hautua egin duten emakume eta gizonak.  Ehundaka ere, zapalkuntza baten ondorioz bizia galdu dutenak.

Estatuek sortutako gatazka da gurea. Botereak gorrotoa, sumindura eta etsipena zer den irakatsi egin digu urte luzez.  Eta herriaren askatasunaren aldeko ameslariak, beste jendarte justoago baten aldekoak kaleetatik ezabatzen dihardute, torturatzen, atxilotzen eta erailtzen.

300 egun Jonekin zer gertatu den jakin gabe, bere hitz eta lastanik gabe. Inongo azalpenik gabe.

300 egun bere atzetik ibilitako polizi eta hauen buruek aurpegia eman gabe, terrorismoaz hitz egiten duten horien adierazpenik gabe, etikaren defendatzaile diren horien aipamenik gabe.

1, 2, 10, 100, 300… NOIZ ARTE?

300 egun JON ANZA non dagoen jakin gabe, 29 urte Joxe Arregi torturatu eta erahil zutenetik.

Gaur egun 700 preso baino gehiago, ehundaka iheslari…

EUSKAL HERRIAK konponbide demokratiko bat behar du, ekin diezaiogun borrokari!!!

non da Jon?

Irudia | non da Jon? | AAM | Creative Commons By SA