El Bulli jatetxea bi urterako itxiko dute

El Bulli jatetxea bi urterako itxiko dute

Eta ez hori bakarrik, beste kontu batzuk ere jakin ahal izan dira. Esate baterako, Cala Montjoleko sukaldean eta Portaferrisako tailerretan, etsi gabe jarraituko dutela ikerketan bi urte horietan, 2014an proposamen berriekin itzultzeko. Eta gutxienez 2020raino egongo direla zabalik.

Hau guztia ez da harritzekoa. Askok pentsatzen genuen, ez zela erraza izanen inongo mugimendurik, Juli Soler eta Ferran Adria ezer egitera animatzen baziren. Denetarik egiten dute: aholkularitza, liburugintza, ikusentzunezkoak…, baina duela pare bat urte Albert Adria, Ferranen anaiarekin gertatutakoa ere, nekearen seinaletzat hartu genuen zenbaitek. H ogei urte anaiaren ondoan lan egin, sortzaile itzela izan eta, azkenean, banderillak ematen dituen ostatua jarri Bartzelonan bertan… Susmagarria.

Izanak izan, bejondeiola Adria Handiari. Emango du zer hitz egina, hori segurra da.

Gehiago jakiteko.

Irudia |
Duela urtebete, Madrid Fusionen:
Harold MacGee, Heston Blumenthal, Alvazrez Rabo, H. Etxeberria eta F. Adria
| hec | Creative Commons By SA

El Bulli jatetxea bi urterako itxiko dute

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)