HIRUBURU: Ihauteri dantza berria Donibane Lohitzunen

MTMyNw==

Begiraleak elkarteak ihauterietako dantza berri bat asmatu du eta lehen aldiz urtarrilaren 30 ena Donibane lohizunen aurkeztuko du, hartzaren egunean, urtarrilaren 30an, larunbata, urdazuri plazan, Ibai(goio) tabernaren aintzinean. milesker etortzeagatik  Horra dantzaren adierazpena.

HIRUBURU

Ideia : Xabier Soubelet(Abitxu) Doinua : Xabier Soubelet(Abitxu) Dantza : Patxi Adurriaga-Xabier Soubelet(Abitxu) Jantziak : Maru Arbide-Patxi Adurriaga-Xabier Soubelet(Abitxu)

« Hiruburuak » ihauterietako pertsonaiak dira. Dantzari bakoitxak eramaten dituen hiruburuen araberazkoak. Sei dantzari izanez, hamazortzi buru jira biraka ibiliko dira. Haien artean ZIBULOIA, makilak eraman eta dantzak eta soka zuzentzen dituenak.

Dantzak zazpi parte ditu eta 10 minutu irauten du Vals « Sarrera » « Hiruburu » Ingurutxoa : «  Behatza » Zortzikoa : « Xubiltz » Vals « Begiraleak» « Huru huru » eta kantua Biribilketa eta zanpatzea

Sinbologia.

Hiruburuen sinbologia denborarekin lotuta dago. Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da, gaurko egunean, oraina da. Goien dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira, eta biharko euskaltasuna atxiki nahi du, batez ere euskara eta euskal ohitura garrantzitsuak, ihauteria adibidez. Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia, orain arte Euskal Herrian gertatu direnak agurko buruari kontatzen diona, experientziaren ahoa. Hiruek bat egiten dute eta itzulika dabiltzatenean, ixtorioak, gaurrak eta geroak izan,izaten eta izango dituzten gorabeherak erakusten dituzte.

Hiruburu dantzan Donibane eta Ziburu aipatuak dira, lehenik,“Begiraleak “taldearen dantza bat delako, gero azken zatian kantatzen den kantuan bi herriei oihu egiten zaielako, bi herriko jendei ihes egiteko aholkatuz, batez ere euskaltsasuna galdu duten guziei. ”Huru Huru “oihua da pertsonaien aho espresamoldea., Doinbane Ziburu, Hiruburu hitzekin errimatzen duelako bainan ere bildurrarazteko ohiko oihua delako.

Hitzak :Donibane ta Ziburu, Ihes egin denak seguru, “Huru huru” gu gira hiruburu, kasu jende ta inguru.

Pertsonaiak hauxek dira: Zibulohia: dantzaren antolatzailea eta makil eramailea(Ziburu/Lohizune) Sei dantzarien hiru buruak denboraren adierazgarriak dira: -Oraina( dantzariaren burua) -Geroa(handiena) – Iragana(neurri erdikoa) Dantzari bakoitxa denboraren zati bat: ordua,eguna, astea, hila, urtea, mendea Lozia :Ordua adierazten duena (A) a, a Buhia :Eguna adierazten duena(B),b,b Nerua: astea adierazten duena(C),c,c Lonezia: hila adierazten duena(D),d,d Donzibua: urtea adierazten duena(E),e,e Nenirua: mendea adierazten duena(F),f,f

Dantzak: Probintzietako gehienetako urratsak dagerte, Nafarroa eta Lapurdikoak nagusi.

-Lehen sarrera, “Sarrera valsa “ da, Iruñako giganteen araberazkoak, -“Hiruburu” deitzen den zatia, Baztango mutil dantza eta Lapurdiko mutxikoen sormen bat da. -“Ingurutxoa”, “Behatza”izenekoa ,errentederi egiten den dantzaren antzekoa, batez ere sokarena. –Zortzikoa: “Xubel” izenekoa Gipuzkoa eta Bizkaiako dantzetan oinarritua -“Begiraleak” valsa, Iruñako gigantean jira biren antzekoa, hiruburuen mugimendu nagusia. -« Huru huru » izenekoa , Baztan eta Lapurdiko urratsetan oinarritua. Kantuak mehatsua erakusten du, euskaltasuna galtzeagatik merexi duten zanpaldia igartzen duena. -« Biribilketa » : Nafarroko buru handien antzeko zanpaldia, jendeak ikas dezan euskaltasuna aurrera eraman behar duela. Mota guzietako dantzek erakuts nahi dute denek bat egiten dugula, eta denek euskaltasuna aurrera eraman behar dugula.

Lehen emanaldia : 2010eko urtarrilaren 30an, hartza egunean, Donibane Lohizuneko Urdazuriko Euskadi plazan, goizeko 11etan.

Otsailaren 7an, Ziburuko sorgin gauean, gaueko 9 1/2tan, Ziburuko pilotalekuan. Agian luzaz iraunen duen dantza bat izango da.

Goiko partean aipaturik dauden egileen aparte, laguntzaileak hauxek izan dira : Goizane Irigoyen eta Mireille Petit-Tisney, doinua transkribitze langileak. Maru Arbide, txapelen eta zibuloiaren egilea. Begiraleak eta Karrikiri

Irudia | Donibane Lohitzuneko ihauteriak | Begiraleak | Creative Commons By SA

Donibane Lohitzunen euskal kultura sustatzen duen taldea gara: dantza, abestiak, etnografia, jaiak, liburuak... Zernahi, euskal kultura bultzatzeko bada.