25 milioi dolar Llamazaresen truke

MTIxOA==

Atzoko ‘El Mundo‘-ko berriak txantxa zirudien, Llamazares umiliatzeko trikimailua. 

Baina antza ukaezina zen. Orrazkera berdin-berdina eta kopetean zimur bera.

Eta FBI-k onartu berri du, Osama bin Laden-en erretratu robota egiteko Llamazares-en hauteskundeetako irudi bat hartu zutela oinarri. Helburu politiko gabeko ekintza dela esan dute, akatsa omen.

‘Rewards of Justice’ webgunetik kendu dute erretratua. Agian, askori bururatu zitzaion ideia uxatzeko kendu dute argazkia: Llamazares topatu eta eskaintzen zituzten 25 milioi dolar poltsikora eramatea. Badaezpada ere hobe, denboraldi batean AEBtara bidaiatzen ez badu…