Adela Güell Ricart hil da

Adela Güell katalana Güell baroiaren alaba bakarra zen eta Nafarroa Garaiko Lekunberrin geroago bere senarra izango zen Pedro Ibarra MacMahon ezagutu zuen. Ibarra Güell familiak hiru seme-alaba eduki zituen eta Getxoko familia ezaguna zen. Adela Pedro Ibarra Güell abokatu laboralista eta irakasle katedradunaren ama zen. Pedro Ibarra EHUko Ideia Politikoetako saileko  burua izan da harik eta igaz erretiratu zen arte. EHUko unibertsitateko irakasle lez, doluminak igorri nahi dizkiot Perikori alarguntsa zen ama hil zaiolako.

Güell familia Antoni Gaudí-ren babeslea izan zen eta Adela Güell markesa Ibarra MacMahon familiaren senide bihurtuko zen denboraren joanean Espainiako gerra zibila amaitu eta lasterrera. Pedro Ibarra enpresariarekin ezkondu zen 1937an eta 1993an geratu zen alargun. Kulturarekin konprometitua etxeko ateak zabalik izan zituen hainbat herritarrentzat, bere gurasoek Katalunian egin bezala. Oroimenean bego.

Adela Güell Ricart hil da

Irudia | Adela Güell Ricart hil da | Domeinu Publikoa | LGPL

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.