Murdoch-en gurutzada

Bere gain dituen komunikabideetan blokeo sistemak martxan jartzen hasi dela, iragarri du NewsNow-k. Google edo Yahoo-ren antzera, online komunikabideetatik berriak gehitzen ditu berean NewsNowk. Eta hain zuzen ere NewsNow-ren aurka bakarrik egiteak ez dio graziarik handirik egin Stuart Bartlett enpresako zuzendariari.

Bartlett-en ustez, prentsa askatasunaren aurka egiten du Murdoch-ek. Baina azken honek, bere lanaren errentagarritasuna besterik ez du bilatzen. 

Ez dakigu errentagarritasuna informazioa blokeatu eta erabiltzaileei kobratzean ote dagoen. Baina Murdoch hori frogatzeko prest dago.

Espainiar estatuan, bitartean, epaile baten agindu bidez webguneak ixtea ahalbidetuko duen legea onartu dute.

Badirudi Interneten aldaketak datozela urte berriarekin batera, eta konexioa ordaintzearekin soilik ez dugula eduki guztietara sarbidea izango.

Robert Murdoch

Irudia | Robert Murdoch | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Murdoch-en gurutzada”-ri buruz