Patio Maravillas, ametsak bizirik dirau. Biba zuek!

Patio Maravillas. Biba zuek! Ezinezkoa sarean denbora guztio honetan sortu dutena ezagutzera ematea. Irakurriaz, Internetetik ikusiaz baino  ez dituzu ezagutzen. Sarean daude, kalean dira. Kolegio huts bat zena, aktibitate iturri bilakatu dute. Non eta Madrilen. Debekua arau den lekuan. Autoritarismoa lege, eskubideak ukazio.

MTA5Ng==

Malasaña auzo bizia, errebeldea sarritan. Elkartasuna eta jarrera. Aktibitatea eta hacktibismoa. Hackmeeting bat, hacklab bizi bat. Hackademya herritarra, etorkinei hizkuntzak erakusteko tokia, bizikletak konpontzeko tailerra, kontzertuak, hitzaldiak. Pankartak eta koloreak.

Punk garaiak joan ziren, do it yourself filosofiak irauten du. Eta imajina ezazue pop talde bat, indartsua holango lokalean. Eta bideo honek sinestezina irudikatuko dizue. Ametsak bizirik dirauela frogatzeko.

Patio Maravillas, biba zuek!

Musika Grande Marlaska -lehenago Garzon-  www.superjuez.com   copyleft

Bideoa: creativeleft  copyleft, noski

Fermin Muguruza Patioan zuzenean

Beste bideo honetan berriz, Fermin Muguruza Superjuez clash emanaldia ikusi eta entzungo duzu. Jendarekin hartu eman zuzenean, ahots ugarik sortzen duten doinua.

MTA5NQ==

Irudia | biba zuek! | ptx | Creative Commons By SA
Irudia | Patio Maravillas | Nuksazi | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

2 pentsamendu “Patio Maravillas, ametsak bizirik dirau. Biba zuek!”-ri buruz