Hamaseigarren jardunaldiko apunteak

  • Futbola aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Eta Athletici gogoratu egin behako liokete. Galtzen joan arte ez baitzuen aurkariaren atera behin ere jaurti. Atzean sendo aritu zen ohi duenez (lehen zatian ez diote golik sartu denboraldi honetan) baina aurrean kamuts. Golik ez jasotzeko ahaleginak golak egiteko betebeharraz ahantzarazi zituen, eta horrek futbolean nekez ematen du fruiturik.
  • Futbola golik ez jasotzetik hasten denean. Osasunarekin denboraldi guztian esaten ari garena: golik jasotzen ez badu ondo ibiliko dela alegia. Eta atzo Real Madrilek golak egiteko aukerak izan bazituen ere (halako talde batek aukerak izatea normaltzat hartu beharko genuke), gorritxoak sendo aritu ziren atzealdean. Atzetik aurrera antolatu beharreko taldea da Camachorena. Golik ez jaso eta ahal bada golen bat sartu. Atzealdeko sendotasunaz ari garela, aipagarria da Roversioren itzulera.
  • Mallorcako miraria. Itxura eskasa zuen denboraldiaurrean Mallorcako taldeak. Jokalariei ez zitzaien ordaintzen eta aurreko denboraldiko jokalari onenak beste talde batzuetara mugitu ziren. Ahal bezala berrantolatu zuen taldea Manzanok eta une honetan Champions Leagueko postuetan daude. Atzoko hamaikakoa ikusita, gainera, izen handirik ez dutela jabetzen zara, eta futbolean talde izaerak garrantzia handia izaten jarraitzen duela. Etxean jokatutako 8 partidetatik 8ak irabazi ditu.
  • Lilloren marketinga. Zer ikusten diote Tolosako entrenatzaileari lehen mailako taldeek? Aspaldikoak dira (Salamancako entrenatzailea izan zen garaikoak) lortu zituen emaitza aipagarrienak. Ordutik ia beti porrot egin du. Bere hitzjario aparta baino gehiago dela erakusteko aukera ezinhobea du Almerian. Atzo Xerezen aurka irabazi egin zuen. Intrigatuta nago ordea Lillok emango duenaz.
  • Gora datozenak. Behera datoz batzuk, baina beste zenbait gora. Atletico Madril, Vila-Real, Getafe espero genuen lekuan kokatzen ari dira. Garesti egongo da Europako postuetan sartzea.

Cristiano Ronaldo Reyno de Navarran

Irudia | Cristiano Ronaldo Reyno de Navarran | Ezezaguna | LGPL