Deloreanen berriena, martxoan

Laster lau beteko dira Into the Plateau argitaratu zuela talde donostiarrak, eta diska berria aurkeztuko dute Martxoan. Ez da Ayrton Senna EPa bezala, lau kantako bat izango ordea. Subiza izendatu dute eta Mushroom Pillow argitaletxeak merkaturatuko du hilaren 15ean.

Bien bitartean, kontzertu agenda betea dute Deloreanekoek. Iragarri bezala, urte zahar jaian egongo dira Bilboko Kafe Antzokian (sarrerak agortuta daude) eta baita Durangoko Plateruenan ere izango dira urtarrilaren 5ean.

Handik aurrera, Madrilen emango duten kontzertu sorpresaz gain, AEBetan eta Kanadan arituko dira honako datetan:

Martxoak 20 – The Meridian, Houston (AEB)

Martxoak 22 – The Masquerade, Atlanta (AEB)

Martxoak 24 – Club, Washington, DC (AEB)

Martxoak 25 –  Theater of Living Arts, Philadelphia (AEB)

Martxoak 26 – Music Hall of Williamsburg, Brooklyn, New York (AEB)

Martxoak 27 – Webster Hall, New York (AEB)

Martxoak 31 – Paradise, Boston, (AEB)

Apirilak 2 – Club Soda, Montreal (Kanada)

Apirilak 3 – Phoenix Theatre, Toronto (Kanada)

Apirilak 5 –  Metro, Chicago (AEB.)

Apirilak 6 – Varsity Theater, Minneapolis (AEB)

Apirilak 8 – The Record Bar, Kansas City (AEB)

Apirilak 9 –  Bluebird Theater, Denver (AEB)

Apirilak 10 – Urban Lounge, Salt Lake City, (AEB)

Apirilak 12 – Commodore Ballroom, Vancouver (Kanada)

Apirilak 14 – Hawthorne Theater, Portland, (AEB)

Apirilak 15 – The Independent, San Francisco (AEB)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.