Dana ez da urregorrie

OTIz

2009-12-09

Gaur egun egiten doguzan jaietan santua zein dan eta ospakizunaren zergaitia aiztu dogun modu-moduan, hainbat jendek egiten dau Durangora bueltea ohitura dala eta, gehiagoko barik. Ganera, askok ez dabe Landako gunea zapaldu be egiten, zuzenean doaz alde zaharrera jangoan, edanean… Urte batzuk barru seme-alabeeri kontauko deutsiegu Durangora txangoa egiten genduala, egunpasa, nogaz topo egiten genduan bertan… ez da gauza txarra hori, akorduan badaukagu zein dan jaiaren arrazoia.Badagoz, halan da be, hobera doazen kontuak: Ahotsenea da horreetako bat nire ustez. Sortzaileen gunea da, publikoak hur-hurrean euki dagizan sortzaileak, zeozelan. Joan zan urteko edizinoa eta aurtengoa konparau ezkero, sano mejorau da kontua. Hainbat kontzertu, aurkezpen, alkarrizketa izan dira Landako guneko karpan. Ekimen ederra da, baina hor be badaukagu (entzuleok, ikusleok, irakurleok…) oraindino zer ikasi: ez gara bape partehartzaileak. Lotsea edo bidlurra emoten deusku besteek gure eretxiak jakitea, okerren bat egingo ete dogun ibilten gara, aurkezten dan produktua ez dogu ezagutzen… eta ahaztu egiten dogu Ahotsenea lako ekimenen atzean zer dagoan: ez daukat ukendurik, ez dakit zelan egin leiken, baina bide barriak jorratu behar dira, bide onetik bagoaz be.

(ardi txikia beti bildots)

Irudia | bildotsak kortan | Flopisubmarina | Creative Commons By SA