Eta galdetzen badigute beldurra badugun…

Arratsaldean entzun dut irratian, eta Berriak ere badakar.

Ez da lehen aldia epailearen aurrean aukezten saiatu izan diren gazteak atxilotu dituztela. Polizi etxeetako sotoak ez ezagutzeagatik, zuzenean epailearen aurrean aurkezten diren euskal gazte askok bukatzen du soto horietan epailearen borondateagatik.

Ondorengo hau 2.008an gertatutako antzeko adibide baten kronika da:

2.008 apirilean eta maiatzan Oarsoaldean (Gipuzkoa) eta Barakaldon polizi operazio baten ondoren etxean topatu ez zituzten 10 gazteren aurka atxilotzeko agindua emana zegoen. Aurrez atxilotutakoek tratu txar eta torturak salatu zituztenez, Poliziak atxilotu eta inkomunikazioa ezarri eta torturatuak izateko beldurrarengatik, 10 gazte hauek saiakerak egin zituzten Audienca Nacionalera jo eta bertan deklaratzeko. Epaileak ez zituen atartu. Gazteen abokatuak zera galdetu zuen:«Nola liteke epaitegi batek inputatuei bermerik ez ematea deklaratzeko orduan, lehen interesatua hark berak izan beharko lukeelarik?» 2.008ko uztailaren 1ean, 10 gazte hauek prentsaurrekoa eman zuten Oiartzunen, beraien buruak epailearen aurrean aurkeztera zijoazela publiko egiteko. Prentsaurrekotik atera eta Donostiako epaitegiaren aurrean zeudela, Policia Nacionala azaldu eta atxilotu egin zituen.

ODYx

Irudia | besarkada | pantailakadazz | Creative Commons By SA

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.