EITBko aurkezleen estilo berria

ODM4

Aitortu behar dut: ez dut telebisioa ikusten; beno, ez dut ia ikusten. Denbora luzea pasa dut eitb-ko informatiborik ikusi gabe, arretaz ikusi gabe, hobe esanda. Prentsa eta bestelako komunikabideak jarraitzen ditudanez, jakina, banekien aldaketak egon direla eta zenbait kazetari eta esatari kendu eta beste batzuk jarri dituztela, baina egiaztatu gabe neukan.

Eta atzo, aspaldiko partez, telebista aurrean eseri eta hau ezustea! Hainbat aurpegi berri, jazkerak ere diferente, eta… espero ez nuena, lehengo eta orain arteko diferentzia nagusia: albistegietako aurkezleen makillaje geruza! Oraingoa itzelezkoa da. Konturatuta zeundeten?

Irudia | EITBko aurkezleen itxura berria | arasanse | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz