Zerrendak: Durangorako

Eta pentsatu dut disko bat kaleratzen duen guztietan bezala Ruper Ordorikaren berriena erosiko dudala, Txalapartaren urteroko nobedadea eta bestelako libururen batez gainera. Gero azkenean beti itzultzen naiz laupabost liburu eta bi diskoz gain, handik zehar oparitzen duten litxarriarekin batekin. Badira ordea gauza interesgarriak aurten. Aipaturiko Ruperren diskoa edo lagunek, nire harridurarako, aipatu zidaten Gariren disko berria. Anariren Irla izan eta Bide Ertzean-ekoen Leidor Sessions. Eta liburuetan, bada momentuz, Fermin Etxegoienen Autokarabana eta Koldo Izagirreren Euskadi merezi zuten nobelaren berredizioa. Horretaz gainera, han liburu artean topa dezakedan aukeraren bat. Baina deus gehiago, lagunekin kañak hartzera joaten naizenean liburuek enbarazu egin ez diezadaten.

Durangoko azoka

Irudia | Durangoko azoka | Badihardugu | LGPL