Zuzeu berria martxan

Itxura hau izango du zure profilak Zuzeu berrian.
Itxura hau izango du zure profilak Zuzeu berrian.

Irakurle batek aipatu zigun duela aste batzuk Twitterren ea Zuzeun hackerrak ote genituen. Ba ez, ez ziren hackerrak, teknikariak baizik, azken asteotean buru-belarri aritu gara detaile guztiak biribiltzen.

Diseinuan aldaketak izango dira, noski, baina erabileran nabarituko dituzue gehienbat. Hasteko, ez duzue onespenik itxaron beharko. Zuen sarrerak nahi duzuenean argitaratzeko ahalmena izango duzue. Albisteak, estekak eta hitzorduak, uneoro partekatu ahal izango dituzue gainontzekoekin.

Gugeulari: zuek ere, hitzorduez gain, bestelako edukiak argitaratu ahal izango dituzue aurrerantzean. Hori bai, guztiok gogoratu erabilera baldintzak.

Norberaren orri pertsonala ere osatuago egongo da. Zure bizitza digitala (Twitter,Flickr, bloga…) gainontzeko irakurleekin partekatu ahal izango duzu, nahi izanez gero. Irakurtzea gustoko duzun zuzeulari eta gugeularien informazio eta aktibitate guztiak eskura izango dituzu ‘Nire Zuzeu’ tresnaren bidez. Zuzeu, zeure neurrira. Bakoitzak bere horma izango du, bertan idatzi ahal izateko eta gainontzekoek ere ikusi eta mezuak konpartitzeko. Eta erabiltzaileen arteko komunikazioa sendotuko dugu. Mezuak modu pribatuan ala publikoan bidali ahal izango dizkiozu zuzeulari eta gugeulari orori.

Nire Zuzeu
Nire Zuzeu

Gainera, Twitter bidez ere Zuzeun parte hartu ahal izango duzue, modu erosoan informazioa eta esteka interesgarriak konpartitzeko.

Inoiz baino gehiago, zuk zeuk egiten duzu Zuzeu. Bihartik aurrera, hementxe frogatu ahal izango duzu Zuzeu berria. Eta noski, zuen iritziak eta iradokizunak jaso nahi ditugu hobetzeko.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.