Google gripearen iragarle?

flu

Ez da magia kontua. Gaixotasunaren joera eta fluktuazioak aztertuz funtzionatzen du Google Flu Trends-ek. Gripearen agerraldiak 10 eguneko aurrerapenarekin iragarri ditzaketela diote adituek. Hala, osasun sistemak gainezka egitea ekiditea posible izango omen da.

Google-n gripeari buruz eginiko bilaketa kopuruan oinarrituz gripearen joera asmatzeko gai direla dirudi. Alegia, sarean gripeari buruzko informazioaren bila dabiltzan erabiltzaileek gripearen sintomak izateko probabilitatea handia dela diote eta beraz gaixotasunaren garapena marraztu dezakete.

Hori hala bada, zer ezin dezake asmatu Googlek? Herrialdeetako depresio maila neurtzeko balio dezake, edota alergien garapena nolakoa den esan diezaguke. Baita disfuntzio sexualen mapa eraiki ere. Eta hala, milaka eta milaka gauza. Google jainko orojakile modukoa ari zaigu bilakatzen. Agian hemendik aurrera egiten ditugun bilaketen ondorioak neurtzen hasi beharko dugu…