Eduardo Mendoza: “Kafka idazle txarra izan zen”

Eduardo Mendoza: “Kafka idazle txarra izan zen”

Seguru asko bere lanik ezagunena La ciudad de los prodigios Bartzelonari buruzko eleberri gogoangarria izango da, baina frankismoaren amaiera aldean argitaratu zuen El caso Savolta hark egundoko oihartzuna ukan zuen, berritzailea gertatu baitzen zeharo.

Eduardo Mendoza: "Kafka idazle txarra izan zen"Gerora, trilogia bikain bat, izenik gabeko ikertzaile bat protagonista duena: El misterio de la cripta embrujada, El laberinto de las aceitunas eta La aventura del tocador de señoras.

Berrikitan  beste eleberri batzuk, azkena El asombroso viaje de Pomponio Flato.

Euskadiko Argitaletxeen Elkarteak omendu zuen duela pare bat urte, eta hitzaldi bikain askoa eman zuen Bilbon, Carlton hotelean, idazlea exploratzailearekin parekatuz. Ordukoa duzue Unai Elorriagaren ondoan ageri deneko argazki hain kaxkar hau.

Gizon atsegin eta hitz distirantaren jabea, Franz Kafka idazle txarra izan zela dio berak, narratibaren zentzurik ez zuela eta.

Dioena gehitxo irudituta ere, badu zati batean berderen, egundoko arrazoia: hasiera bikainak zituzten Kafkaren lanek.

Ados zaude berarekin? Irakurri duzu osorik Kafkaren libururik?

Eduardo Mendoza: “Kafka idazle txarra izan zen”

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Eduardo Mendoza: “Kafka idazle txarra izan zen””-ri buruz

  • Social comments and analytics for this post…

    This post was mentioned on Twitter by zuzeu: “Kafka idazle txarra zen” @https://zuzeu.eus/?p=13801…

  • Irakurri ote du Eduardo Mendozak Kafkaren libururik, osorik ez bada ere. Biak ala biak umore finaren errege dira, eta Mendozak oraingoan gainditu egin du ironiaren dosia.