Ametsak musikatuz

zuzeu.eus-logo7Gariren Amets abestia, ziurrenik, burura etortzen lehen abestia, ezinbestean. Ametsen munduan murgiltzeko irrika, ilusioz betea, asmoz betea.

Baina ez bakarra.

Everly Brothers-en All I have to do is dream abesti ederra ere zenbatetan ez ote dugu entzun. Ezinezko direnak, edo desio direnak lortzeko bidea amets egitea dela diote. Horixe besterik ez.

Yoko Ono-k ere amets egiten zuen. Amets eginez betirako maitatzea posible dela defendatzen zuen Dream love abestian. Eta maitasunera, edo mundu garden batera, edo hegan egitera, ametsen bidez ihes egin ondoren, itzulerarik ez dagoela dio. Ametsen betiereko ahalmenean sinesten du nonbait.

http://www.youtube.com/watch?v=5baMd5lk_EY

Roy Orbisonek ere ametsei eusten zien, amestutakoa egi bilakatu bitartean. Eta ametsen mundutik errealitatera eramateko eskatzen dio maitatuari, Dream baby abestian.

http://www.youtube.com/watch?v=dSddgYKtPBE

Amets bat zuri deika dabilenean, gauza bakarra egin dezakezu Rock & Roll-aren erregearen hitzetan: amets horren atzetik joan, ametsa bilatu eta egi bilakatu.

http://www.youtube.com/watch?v=LoOC7fCt2xU

Beraz, egin amets, altxa oinak lurretik.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.