Zer gertatu da Alakranarekin?

Atzoko berripaperean, notizia txikia zekarren Berriak:  familiak lau egun zeramatzala bahituen berririk gabe. Garak ez zekarren ezer.

El Correok, ostera, azken orduko berria eraman zuen edizio digitalaren azalera. Dirudienez, adin txikikoa izateagatik, libre utzi zuten ustez bahiketan parte hartu zuen somaliar gazteetako bat. Horretaz gainera, Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramaleak, arrantzaleak askatzeko ahalegin diplomatikoak biderkatzen ari zirela esatera atera zen. Familiaren ezinegonak bere horretan jarraitzen zuen ordea, eta informazioa eskatzen zuten.

Oraindik ez dakit gaurko egunkariek berri garrantzitsuagorik badakarten, baina duela aste batzuk Espainiako fragataren operazio batekin askatzekoak edo negoziazioarekin akordiora ailegatzeko moduan zeudela esaten zen. Egun batzuetatik hona ordea, Alakranakoen patuaz ez dakigu ezer.

Ez badira eta berri nahasiak.