Zer egin asteburuan?

a) Zinema: Checkpoint Rock. Fermin Muguruzak Palestinako musikariekin egindako dokumentala ikusgai dago zinema aretoetan.

b) Erakusketa: 70, 80 eta 90eko hamarkadako fanzine eta komikien erakusketa. Gasteizko Fundación Sancho El Sabio aretoan, abenduaren 31ra arte ikugai.

c) Antzerkia: Euskadi Tropikal (los años del rock radical vasco) antzezlana Barañainen gaur eta bihar. Arratseko 20:30etan, 10 euroko prezioan.

d) Bertsolaritza: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa Uztaritzen. Unai Muñoa, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes eta Erika Lagoma izango dira bertan. Larunbatean, Kiroleta pilotalekuan, 17:30tan.

e) Musika: Billy Bragg musikari entzutetsuak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian. Lehena, gaur, Donostiako Kursaalean, eta bigarrena, igandean, Bilboko Euskalduna aretoan.

Donostiako Kursaalean 15 eurotan.

Bilboko Euskaldunan 11 eurotan.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zer egin asteburuan?”-ri buruz