Atxiloketak: ergeltzat gauzkate?

cc-by-sa: hec. Hendaiako Tonbarriak
cc-by-sa: hec. Hendaiako Tonbarriak

Gaur goizeko edizioan, eta ohi duen eran, ABC egunkariak ederki zekizkien azken atxiloketen arrazoiak: Batasunaren zuzendaritza berria eratu, ETAk agindutakoaren arabera.

Bistan da polizia iturrien araberako informazioa dela hori, baina gehiago ere bada deigarria egiten dena: aurtengo urtean zehar Otegi eta Usabiaga (sic), sei aldiz elkartu ei ziren Iparraldean ETAko ordezkariekin, entzuteko “erabateko bake prozesuak ez zuela inola ere baldintzatu behar ETAren jarduera”. Eta “probablemente” jartzen dio azken informazio honi, nahiz eta sei alditan muga igaro izana ez den zalantzan jartzen.

Geuk dakigunez, Otegik eta bere familiak etxebizitza bat zeukaten egun batzuetarako alokatua Hendaian, uda honetan. Baina epaileak baimenik eman ez, eta Otegiren seme-alabek baizik ezin izan zuten profitatu aukera. Arnaldo Otegi gogoz geratu zen, Hendaiako hondartzatik bertako Tonbarri ederretara begiratzeko.

Eta pentsatzen jarrita, nola liteke sei aldiz muga gurutzatu eta, Shengengo akordiaz geroztik, mugaz bi aldetara hain eroso dabilen Espainiako poliziak in fraganti harrapatzeko aukerari alferrik pasatzen utzi izana?

Zer dira ABCko (eta beste hedabide askotako) kazetariak, gu baino tuntunagoak ala gu baino zakurragoak?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.