Zer egin behar du aukerarik ez duenak?

Baina mugimendurik egin ezean ere, ze egoeratan geratzen da ezker abertzalea? Eta ze aukera geratzen zaizkio?

Mugimendu politikorik egiteko ia aukerarik gabe geratuko da orain, bere erreferente nagusiei atxiloaldia luzatu eta kartzelara sartzen badituzte.

Hauteskundeetara aurkezteko debekuak eta Estrasburgeko epaiaren jipoiak ez du etorkizunari itxaropenez begiratzeko txanda handirik eskaintzen.

Ainhoa Etxaidek baina, atxiloketen ondoren eginiko adierazpenetan, Ezker Abertzalea  urratsak eman eta errealitate berri bati aukera emango dioten bideei ekiteko prest dagoela” esan zuen, eta horri “Estatuak errepresioaren bidez” erantzuten diola.

Baina Estatuaren aldetiko urrats honekin, ikusteko dago Ezker Abertzaleak aipatutako norabidean urratsik emateko aukerarik duen, eta urratsak emanda ere, Estatuak nola erantzuten duen.

Zer duzu buruan “Zer egin behar du aukerarik ez duenak?”-ri buruz